253. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

2025eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Biurrun-Olkozko Udalak, 2024ko azaroaren 27an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235. artikuluari buruz xedatuta dagoenarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Biurrun-Olkotzen, 2024ko azaroaren 29an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2417554