253. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Udalak, 2024ko azaroaren 27an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Aipatutako espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek azter dezaten, eta egin ditzaten egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Biurrun-Olkotzen, 2024ko azaroaren 29an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2417552