253. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTABIAKO KONTZEJUA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Artabiako Kontzejuak, 2024ko azaroaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Kontzejuaren 2025eko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten herritarrek edo interesdunek, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Artabian, 2024ko azaroaren 29an.–Kontzejuko burua, Óscar Julián Olivan Ocáriz.

Iragarkiaren kodea: L2417568