253. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

2025eko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2024ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025eko aurrekontu orokor eta bakarra eta plantilla organikoa.

Aipatu espedienteak jendaurrean egonen dira Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek hura aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 235. artikuluak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Andosillan, 2024ko azaroaren 29an.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2417524