6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.2. PARTIKULARREN IRAGARKIAK
EVERNAV SOZIETATE MIKROKOOPERATIBOA
Desegitea eta likidazioa
Nafarroako Kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legearen 60. artikuluan xedatutakoa betez, jakinarazten da ezen Evernav sozietate mikrokooperatiboaren bazkideen ezohiko batzar orokorrak, 2024ko azaroaren 28an sozietatearen egoitzan bazkide guztiak bertan zirela egindako bilkura unibertsalean, aho batez erabaki zuela bilkura egitea, bai eta aztertu beharreko gaien zerrenda ere. Halaber, aho batez erabaki zuen sozietatea desegitea, likidatzaile bakarra izendatzea eta sozietatea likidatzea, eta, orobat, azken balantzea onestea, baita sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua ere, likidatzaileak aurkeztu duena. Jakinarazten da erabaki horiei dagozkien agiriak interesdunen eskura daudela sozietatearen egoitzan.
Iruñean, 2024ko azaroaren 28an.–Likidatzaile bakarra, Ignacio Sos Salanova.
Iragarkiaren kodea: P2417619