2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NAFARROAKO ERRIBERAREN GARAPEN ESTRATEGIETARAKO PARTZUERGOA (EDER PARTZUERGOA)
Laguntza-programa, helburu duena toki-erakundeei laguntzak ematea inbertsioak egin ditzaten Nafarroako Erriberagoieneko baliabide naturalak, ondarezkoak eta hiri-espazioak turistikoki eskuragarriak bihurtzeko, birgaitze, mantentze eta berreskuratze lanen bidez (REGENE RAN), Europar Batasunak NextGenerationEU funtsaren bidez finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan
EDER partzuergoa tokiko ekintza taldearen Batzorde Betearazleak, 2024ko azaroaren 28an hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen laguntzak emateko toki-erakundeei, inbertsioak egin ditzaten Nafarroako Erriberagoieneko baliabide naturalak, ondarezkoak eta hiri-espazioak turistikoki eskuragarriak bihurtzeko, birgaitze, mantentze eta berreskuratze lanen bidez (REGENE-RAN) –hori guztia, Europar Batasunak NextGenerationEU funtsaren bidez finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan–.
Deialdi hori Nafarroako Erriberagoieneko Jasangarritasun Turistikoko Planean sarturik dauden toki-erakundeei zuzendua dago; Azagrako, Cadreitako, Faltzesko, Funesko, Martzillako, Milagroko, Azkoiengo, San Adriango eta Alesbesko udalei hain zuzen ere.
Guztira 380.000 euroko zuzkidura ekonomikoa izanen du, eta NextGenerationEU funtsaren bidez finantzatuko da, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Laguntza hori Nafarroako Erriberagoieneko Jasangarritasun Turistikoko Planean sartua dagoen jardueretako bat da.
Eskaerak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Interesdunei jakinarazten zaie deialdi honen oinarriak eta eranskinak eskuragarri daudela EDER partzuergoaren egoitza elektronikoan, esteka honetan: https://consorcioeder.sedipualba.es/.
Tuteran, 2024ko abenduaren 5ean.–EDER partzuergoa tokiko ekintza taldearen Batzorde Betearazleko burua, Eusebio Saez García.
Iragarkiaren kodea: L2417737