252. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia, Zurukuaingo 21. poligonoko UE-ZUR-2 lurzatian. Behin betiko onespena

Udalak, 2024ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat Zurukuaingo 21. poligonoko UE-ZUR-2 lurzatian.

Hasierako onespena argitaratu zen 2024ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 13an.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Aritzalan (Deierri), 2024ko azaroaren 19an.–Alkatea, Marta Mendaza Acedo.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2416856