252. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Familia-langilearen izendapena

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko 2024ko azaroaren 27ko erabaki baten bidez, izendapen batzuk egin dira, jarraikiz kalifikazio-epaimahaiak igorri duen proposamenari, honako deialdi honetan: deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez bete daitezen, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen arabera (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hona hemen izendapenak:

Familia-langilearen lanpostua, Mankomunitateko plantilla organikoan 8. zenbakia duena: Miren Galarza Beunza.

Familia-langilearen lanpostua, Mankomunitateko plantilla organikoan 9. zenbakia duena: María Jesus Echenique Eliceche.

Familia-langilearen lanpostua, Mankomunitateko plantilla organikoan 10. zenbakia duena: Ana Belen Goñi Elizaincin.

Familia-langilearen lanpostua, Mankomunitateko plantilla organikoan 11. zenbakia duena: Bakene Karrikiri Telletxea.

Familia-langilearen lanpostua, Mankomunitateko plantilla organikoan 12. zenbakia duena: María Mitxelena Urroz.

2024ko abenduaren 16an jabetu beharko dute denek ere beren lanpostuaz.

Aditzera ematen dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dut erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Donezteben, 2024ko azaroaren 27an.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2417306