2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Gizarte-integratzailearen eta gizarte-langilearen izendapen osagarriak
Uharteko eta Esteribarko Udalen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak 51/2024 Ebazpena eman zuen 2024ko abenduaren 2an, eta haren bidez Uharteko eta Esteribarko Udalen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lan-kontratudun finko izendatu ditu Ainhoa Arraztoa Echenique eta Mirian Sapuppo Galaini, haiek baitira lanpostu hutsetarako baldintzak betetzen dituztela frogatu dituztenen artean zerrendan hurrengoak diren izangaiak, lehengo izendapen proposamenean sartutako izangaien atzetik. Izan ere, Sonia Vizcay Urrutiari eta María Begoña Cestau Baraibarri borondatezko eszedentzia eman zaie lanpostuaz jabetu ziren egunetik beretik aurrera. Hori guztia, jarraikiz aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren 11.6 apartatuan ezarritakoari. Hona hemen ebazpen horren xedapen-zatiak hitzez hitz dioena:
"1. Ainhoa Arraztoa Echenique eta Mirian Sapuppo Galain Uharteko eta Esteribarko Udalen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lan-kontratudun finko izendatzea eta plantilla organikoan hutsik dauden lanpostu hauek adjudikatzea:
PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN | LANPOSTUA | MAILA | ARAUBIDE JURIDIKOA | LANALDIA | DESTINOA | NAHITAEZKO HIZKUNTZAK | MEREZIMENDUETAKO HIZKUNTZAK | IZANGAIA |
010 | Gizarte-langilea | B | Funtzionarioa | Osoa | Uharteko eta Esteribarko OGZM | Euskara, C1 | Ingelesa, frantsesa eta alemana | Ainhoa Arraztoa Echenique |
012 | Gizarte-integratzailea | C | Funtzionarioa | Osoa | Uharteko eta Esteribarko OGZM | Euskara, C1 | Ingelesa, frantsesa eta alemana | Mirian Sapuppo Galain |
2. Izendatutako izangaiei ohartaraztea 2024ko abenduaren 16an jabetu beharko dutela lanpostuez, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako administrazio publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz), eta jarraikiz, orobat, deialdiaren 11.4 oinarriari.
Egun horretan, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek eskubide guztiak galduko dituzte toki erakundeko langile lan-kontratudun finkoa izateko. Hori gertatuz gero, deialdiaren 10.4 apartatuan ezarritakoari jarraituko zaio.
Lan-kontratudun langile finko bihurtzen den izangairen bati, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditutako lanpostua ere deialdiaren 10.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko da.
3. Honako hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Uharteko eta Esteribarko udalen atariko deialdiaren web-fitxan, eta Mankomunitateko Batzarrari horren berri ematea hurrengo bilkuran".
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Uharteko eta Esteribarko udalen atariko deialdiaren web-fitxan argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Uharte eta Esteribarko udalen atariko deialdiaren web-fitxan argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Uharteko eta Esteribarko udalen atariko deialdiaren web-fitxan argitaratu eta biharamunetik hasita.
Uharten, 2024ko abenduaren 2an.–Mankomunitateko burua, Edorta Beltzunegi López.
Iragarkiaren kodea: L2417635