2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
EGUESIBAR
Deialdia, administrari laguntzailearen lanpostu huts bat lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko. Izendapena
María Jose Fernández Fernández izendatzen da Eguesibarko Udaleko administrari laguntzaile, puntuazio handiena lortu duen izangaia delako, eta betetzen dituelako deialdiko oinarrietan ezarritako baldintzak. Hortaz, plantilla organikoan 2.7 zenbakia duen lanpostuari atxikiko zaio. Eguesibarko Udaleko Alkatetzaren 3519/2024 Ebazpenaren bidez egin da izendapena, jarraikiz kalifikazio-epaimahaiak igorritako izendapen proposamenari. Hori dena, honako deialdi honen esparruan: deialdia, administrari laguntzailearen lanpostu huts bat lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko, Eguesibarko Udalaren zerbitzukoa.
2024ko abenduaren 17an jabetu beharko du lanpostuaz.
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Sarrigurenen, 2024ko azaroaren 20an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2417163