252. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, administrari-ofizialaren (C maila) lanpostu hutsa merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Prozesua bukatuta C mailako administrari-ofizialaren lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (deialdia onetsi zen Tuterako Udaleko alkatearen azaroaren 29ko 2396/2022 Ebazpenaren bidez, eta argitara eman zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 28an), eta bat etorrita kalifikazio-epaimahaiek eginiko izendapen-proposamenarekin.

Honako hau ebazten da Alkatetzaren azaroaren 26ko 4047/2024 Ebazpenaren bidez:

Lehenbizikoa.–Montserrat León Santesteban Tuterako Udalaren zerbitzuko funtzionario izendatzea, administrari-ofizialaren lanpostuan aritzeko (C maila, jardunaldi osoa; plantilla organikoko zenbakia: 0506C06209).

Bigarrena. –Izendatutako izangaiak 2024ko abenduaren 16an jabetu behar du lanpostuaz, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurri batzuk hartzen dira, egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko–).

Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, salbu behar bezala justifikatutako ezinbertzeko kasuetan, galduko ditu Tuterako Udaleko lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Laugarrena.–Aditzera ematea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu beharko baitzaio administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Tuteran, 2024ko azaroaren 26an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2417248