2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Deialdia, udaltzain-agente izateko zazpi lanpostu betetzeko oposizio bidez. Izendapenak
2023ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 26an, deialdi bat, udaltzain-agente izateko zazpi lanpostu betetzeko, C mailakoak, oposizio bidez, Tuterako Udalaren zerbitzura aritzeko. Kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, eta bete dadin 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), Tuterako Udalak, Alkatetzaren 2024ko azaroaren 26ko 4054 Ebazpenaren bitartez, erabaki du honako hauek izendatzea Tuterako Udalaren zerbitzuko udaltzain-agente, Udaltzaingoari atxikiak: Javier Mozaz Baztán, Jorge Blasco Sanz, Rubén Gil García, Álvaro Lacarra Ayensa, Ignacio López de Ondategui Iribarren, Mario Jarauta Ullate eta Yoel Calvillo Sánchez.
Tuteran, 2024ko azaroaren 26an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2417220