2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZANGOZA
Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Garbitzailearen izendapena
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko azaroaren 29an, erabaki zuen deialdi bat onestea, bete zitezen lanpostu huts batzuk, merezimendu-lehiaketaren bidez (argitaratu zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an); deialdi hori dagokio aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Foru Legeari. Deialdiaren prozesua bukaturik, eta kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenari jarraikiz.
Alkatetzaren azaroaren 26ko 206/2024 Ebazpenaren bidez honako hau ebazten da:
Lehena.–María Rosario García Obrero izendatzea Zangozako Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finko, hutsik dagoen eta plantilla organikoan 60.1 zenbakia duen garbitzailearen lanpostuan aritzeko. 2024ko abenduaren 15ean jabetu beharko du lanpostuaz.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da errekurtso hauek jar daitezkeela aipatutako ebazpenen kontra:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Zangozan, 2024ko azaroaren 27an.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.
Iragarkiaren kodea: L2417270