2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko udal instalazioen funtzionamenduko laguntzaileen zenbait lanpostu huts, osagarria dutenak eta aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkionak. Prozedura amaitzea eta lanpostuak esleitzea
Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2024ko azaroaren 25ean:
Iruñeko Udaleko Pertsonen Kudeaketako Alorreko zuzendariak 2023ko uztailaren 19an emandako ebazpenaren bidez -2023ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 7koan- deialdia onetsi zen lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko udal instalazioen funtzionamenduko laguntzaileen zenbait lanpostu huts, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkionak.
Pertsonen Kudeaketako Alorreko zuzendariak, 2023ko irailaren 27ko ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zuen, eta 2023ko irailaren 28an Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu zen, deialdi horri dagokion fitxan.
Behin eginda lanpostu hutsak hautatze aldera oinarrietan ezarritako ekitaldia, eta izangaiek egindako hautaketarekin bat,
HAU EBATZI DUT:
1. Udal instalazioen funtzionamenduko laguntzaileen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedura amaitzea, eta plazak Inmaculada Bailo Calvo, María Begoña Pérez Murillo, Francisco de Asís Barberá Bustamante, Martín Percáz Casajús eta Raúl Imaz Martínezi esleitzea, jarraian xedatutakoaren arabera:
IZEN-ABIZENAK | LANPOSTUA | ALORRA |
INMACULADA BAILO CALVO | 1-402900-213 | KULTURA, JAIAK, HEZKUNTZA ETA KIROLA |
MARÍA BEGOÑA PÉREZ MURILLO | 1-402900-38 |
FRANCISCO DE ASIS BARBERÁ BUSTAMANTE | 2-402900-198 (1) |
MARTÍN PERCÁZ CASAJÚS | 1-402900-134 (2) | GIZA BALIABIDEAK |
RAÚL IMAZ MARTÍNEZ | 1-422900-126 (3) | KULTURA, JAIAK, HEZKUNTZA ETA KIROLA |
Legenda: (1) Funtzionario lanpostu hau bihurtzen da: 1-402900-241 (2) Lan-kontratudunaren lanpostu hau bihurtzen da: 2-402900-221 (3) Lan-kontratudunaren lanpostu hau bihurtzen da: 2-402900-222 |
2. Zehaztea lanpostu hutsez jabetzeko eguna 2024ko abenduaen 30a izanen dela.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
4. Izendapena Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitara dadila agintzea.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2024ko azaroaren 25ean.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2417183