2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko familia-langileen eta lanaldi partzialeko familia-langileen zenbait lanpostu huts, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkionak. Prozedura amaitzea eta lanpostuak esleitzea
Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2024ko azaroaren 22an:
Pertsonen Kudeaketako Alorreko zuzendariak 2023ko uztailaren 19an emandako ebazpenaren bidez -2023ko abuztuaren 7ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, 162. zk.– deialdia onetsi zen lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko familia-langileen eta lanaldi partzialeko familia-langileen zenbait lanpostu huts, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkionak.
Pertsonen Kudeaketako Alorreko zuzendariak, 2023ko irailaren 27ko ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zuen, eta 2023ko irailaren 28an Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu zen, deialdi horri dagokion fitxan.
Behin eginda lanpostu hutsak hautatze aldera oinarrietan ezarritako ekitaldia, eta izangaiek egindako hautaketarekin bat,
HAU EBATZI DUT:
1. Familia-langileen eta lanaldi partzialeko familia-langileen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedura amaitzea, eta plazak Amaia Egaña Lopetegui, María Jesús Valencia Ollo, Susana Franco Asurmendi, María Ymelda Oblitas Pérez, María Teresa Esandi Cirauqui, Andrea Arbizu Pérez, Zamary Caridad Sosa Barroto, Alexis Magdalena Hidalgo Sarche, Jenny del Rocío Mora Pasaca, Betty Germania Noboa Torres, Gladis Estela Ochoa Medina, Marta Ortabe Orta, María Jesús Pascal Erdozáin, Laura Pérez Baigorri, Eva María Sánchez Mendaza, Jasmin Alexandra Saraguro Calle, Sonia Ibenia Vidal Rodríguez, Nohora Himelda Aldana Camacho, María Teresa Aristu Hernández, María Dolores Arizcuren Casamayor, María Idoia Erice Aristu eta Jenny Narciza Fernández Candori esleitzea, jarraian xedatutakoaren arabera:
IZEN-ABIZENAK | LANPOSTUA | ALORRA | ATXIKIPEN-EREMUA |
AMAIA EGAÑA LOPETEGUI | 2-403100-114 | GIZARTE EKINTZA | UDALAREN ETXEZ ETXEKO ARRETA-LANTALDEA |
MARÍA JESÚS VALENCIA OLLO | 2-403100-115 |
SUSANA FRANCO ASURMENDI | 2-403100-130 |
MARÍA YMELDA OBLITAS PÉREZ | 2-403100-148 |
MARÍA TERESA ESANDI CIRAUQUI | 2-403100-157 |
ANDREA ARBIZU PÉREZ | 2-403100-169 |
ZAMARY CARIDAD SOSA BORROTO | 2-403100-192 |
ALEXIS MAGDALENA HIDALGO SARCHE | 2-403100-200 | GIZARTE EKINTZA | UDALAREN ETXEZ ETXEKO ARRETA-LANTALDEA |
MORA PASACA, JENNY ROCIO | 2-403100-146 |
BETTY GERMANIA NOBOA TORRES | 2-403100-150 |
GLADIS ESTELA OCHOA MEDINA | 2-408200-84 |
MARTA ORTABE ORTA | 2-408200-89 |
MARÍA JESÚS PASCAL ERDOZAIN | 2-408200-129 |
LAURA PÉREZ BAIGORRI | 2-408200-119 |
EVA MARÍA SÁNCHEZ MENDAZA | 2-408200-128 |
JASMIN ALEXANDRA SARAGURO CALLE | 2-408200-80 |
SONIA IBENIA VIDAL RODRIGUEZ | 2-408200-110 |
NOHORA HIMELDA ALDANA CAMACHO | 2-408200-120 |
MARÍA TERESA ARISTU HERNÁNDEZ | 2-408200-93 | | |
MARÍA DOLORES ARIZCUREN CASAMAYOR | 2-408200-125 |
MARÍA IDOIA ERICE ARISTU | 2-408200-96 |
JENNY NARCIZA FERNÁNDEZ CANDO | 2-408200-103 |
2. Zehaztea lanpostu hutsez jabetzeko eguna 2024ko abenduaren 23a izanen dela.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
4. Izendapena Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitara dadila agintzea.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2024ko azaroaren 22an.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.
Iragarkiaren kodea: L2417144