2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MILAGRO
Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdiko lanpostua bete gabe utzi dela deklaratzea
Alkatetzaren 2024ko urriaren 22ko 2024/0563 Ebazpenaren bitartez, deialdi baten oinarriak onetsi ziren, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko administrari-ofizialaren lanpostu bat, Milagroko Udalaren zerbitzukoa. Deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren 2024ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 7an.
Ezarritako epean ez denez eskabiderik aurkeztu aipatu lekualdatze-lehiaketan, honako hau ebatzi da Alkatetzaren 2024ko azaroaren 25eko 2024/0650 Ebazpenaren bidez:
Lehena.–Deialdi honetako lanpostua bete gabe utzi dela deklaratzea: deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko Milagroko Udalean.
Bigarrena.–Ebazpen honen edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita edo,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Milagron, 2024ko azaroaren 25ean.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.
Iragarkiaren kodea: L2417148