252. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LONGIDA

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Deialdiko lanpostua bete gabe utzi dela deklaratzea

Longidako Udaleko alkateak 13/2022 Ebazpena eman zuen 2022ko maiatzaren 19an, eta argitara eman zen 2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 5ean. Horren bidez, deialdi bat onetsi zen, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori guztia, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriei (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).

Ikusita aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuan izapidetzen ari den espedientea.

Ikusita kontrataziorako proposatutako izangaiari epe bat ireki zitzaiola eskatutako dokumentazioa aurkezteko, eta ez duela aurkeztu.

Ikusita espedientea izapidetu ondoren ez dagoela izangai gehiagorik

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Bete gabe deklaratzea, horrenbestez, Longidako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua betetzeko prozedura, hautapen-prozesua amaitu ondoren ez baitago lanpostu hori betetzeko izangairik.

Bigarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Longidako Udalaren web orriko egoitza elektronikoan eta Udalaren iragarki-taulan, orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau igortzea proposatutako izangaiari, eta ohartaraztea ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Longidan, 2024ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L2417138