2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRURTZUN
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu huts batzuk. Udal Garbiketa Zerbitzuko lanpostuak beteko dituztenak izendatzea
Irurtzungo Udaleko alkateak, 2024ko azaroaren 29an, 2024/301 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:
Alkatetzaren azaroaren 25eko 292/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko instalazio eta eraikin publikoen edo udal instalazio eta eraikinen garbiketako lanaldi partzialeko 6 lanpostu huts (11, 13, 15, 16, 17 eta 19 zenbakiak plantilla organikoan) eta instalazio eta eraikin publikoen edo udal instalazio eta eraikinen garbiketako lanaldi osoko lanpostu huts 1 (18 zenbakia plantilla organikoan):, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Deialdi hori 2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (ezohiko aldizkaria), abenduaren 5ean. Ondoren, Alkatetzaren abenduaren 16ko 306/2022 Ebazpenaren bidez, deialdiaren zuzenketa argitaratu zen 2022ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (ezohiko aldizkaria), abenduaren 30ean. Hala, bada, deialdiko kalifikazio-epaimahaiak igorritako proposamenarekin bat etorriz, eta ikusirik interesdunek aurkeztu dutela deialdiaren 10.2 oinarrian ezarritako agiriak,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Honako hauek izendatzea Irurtzungo Udaleko lan-kontratudun finko, instalazio eta eraikin publikoak edota udal-eraikinak garbitzeko lanpostuan aritzeko:
IZANGAIA | LANPOSTUA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
Ainhoa Alonso Gallego | 18 | Lan-kontratudun finkoa |
Anita Krebs | 11 | Lan-kontratudun finkoa |
Silvia Benito Chasco | 15 | Lan-kontratudun finkoa |
Arantza Bernal Iriarte | 13 | Lan-kontratudun finkoa |
Esther Etxeberria Sastre | 16 | Lan-kontratudun finkoa |
Maite Etxetxikia Ziganda | 17 | Lan-kontratudun finkoa |
Idoia Lertxundi Alkain | 19 | Lan-kontratudun finkoa |
Bigarrena.–Izendatutako izangaiek 2025eko urtarrilaren 1ean jabetu beharko dute lanpostuaz.
Hirugarrena.–Ebazpen hau iragarki-taulan, udal webgunean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Laugarrena.─Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea ohartaraziz ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Irurtzunen, 2024ko azaroaren 29an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2417588