252. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

GOIZUETA

Deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Zerbitzu anitzetako enplegatua izendatzea

2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28an, argitaratu zen 2022ko azaroaren 21eko alkatearen ebazpena, zeinaren bidez deialdi bat onetsi baitzen, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Deialdi horretako kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenekin bat etorriz, Goizuetako Udaleko alkateak honako ebazpen hau eman du, zeinaren bidez izendatzen baita Goizuetako Udalaren zerbitzura lan-kontratudun finko gisa arituko diren izangaia:

–136/2024 Ebazpena, azaroaren 26koa, zeinaren bidez Ibai Zugarramurdi Elizalde lan-kontratudun finko izendatzen baita zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan aritzeko.

Lanpostuaz jabetzeko eguna 2024ko abenduaren 16a izanen da.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da erabaki horren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Goizuetan, 2024ko azaroaren 26an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2417204