2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
GENEVILLA
Deialdia, garbiketako langilearen lanpostu bat betetzeko, lanaldi partzialekoa, enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Deialdiko lanpostua bete gabe utzi dela deklaratzea
Genevillako Udaleko alkatearen ebazpena, deklaratzen duena honako deialdi honetako lanpostua bete gabe utzi dela: deialdia, garbiketako langilearen lanpostu bat betetzeko, lanaldi partzialekoa (7 ordu astean), enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.
Alkatetzaren 2022ko irailaren 29ko ebazpen baten bidez, deialdi bat onetsi zen oposizio-lehiaketa bidez betetzeko garbiketako langilearen lanpostu bat, lanaldi partzialekoa (7 ordu astean), aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean (2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an). Hori guztia, bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 legean xedatutakoarekin, (Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea).
2024ko azaroaren 8ko ebazpen baten bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien zerrenda onetsi zen, eta argitara eman zen deialdiaren web-fitxan.
Ez da probara agertu onartutako izangai bakarra.
Hortaz, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Lanpostua bete gabe utzi dela deklaratzea deialdi honetan: deialdia, garbiketako langilearen lanpostu bat betetzeko, lanaldi partzialekoa (7 ordu astean), enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Hori guztia, bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 legean xedatutakoarekin, (Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea).
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Genevillan, 2024ko azaroaren 28an.–Alkatea, María Asunción Landa Gil.
Iragarkiaren kodea: L2417421