2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ESTERIBAR
Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Administrari-ofizialaren izendapen osagarria
Esteribarko Udaleko alkatearen 2024ko abenduaren 2ko 567/2024 Ebazpenaren bidez, Leyre Leria Ardanaz izendatzen da Esteribarko Udaleko langile lan-kontratudun finko, bera baita ondoren dagoen izangaia, Alejandra Villanueva Esaini borondatezko eszedentzia eman baitzitzaion lanpostuaz jabetu zen egunetik beretik. Hori guztia, aplikatu dadin deialdiaren 11.6 artikuluan ezarritakoa (deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko; lanpostu horiek sartzen dira aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean). Hona hemen ebazpen horren xedapen zatia:
"1. Leyre Leria Ardanaz izendatzea Esteribarko Udaleko langile lan-kontratudun finko, eta plantilla organikoko lanpostu huts hau adjudikatzea:
PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN | LANPOSTUA | MAILA | ARAUBIDE JURIDIKOA | LANALDIA | DESTINOA | NAHITAEZKO HIZKUNTZAK | MEREZIMENDUETAKO HIZKUNTZAK | IZANGAIA |
010 | Administrari-ofiziala | C | Lan-kontratudun finkoa | Osoa | Administrazio orokorra | Euskarazko B1 maila | Ingelesa, frantsesa eta alemana | Leyre Leria Ardanaz |
2. Izendatutako izangaiari ohartaraztea 2024ko abenduaren 18an jabetu beharko duela lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako administrazio publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz), eta jarraikiz, orobat, deialdiaren 11.4 oinarriari.
Egun horretan, eta ezinbertzeko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badu eskubide guztiak galduko ditu toki erakundeko lan-kontratudun langile finkoa izateko. Hori gertatuz gero, deialdiaren 10.4 apartatuan ezarritakoari jarraituko zaio.
Langile lan-kontratudun finko bihurtzen den izangairen bati, lanpostuan batere aritu gabe, berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditutako lanpostua ere deialdiaren 10.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko da.
3. Erabaki hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Esteribarko Udalaren atariko deialdiaren web-fitxan, eta Udalbatzari horren berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
Ebazpen horren aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Esteribarko Udalaren atariko deialdiaren web-fitxan argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Esteribarko Udalaren atariko deialdiaren web-fitxan argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Esteribarko Udalaren atariko deialdiaren web-fitxan argitaratu eta biharamunetik hasita.
Esteribarren, 2024ko abenduaren 2an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.
L2417633
Iragarkiaren kodea: