252. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen oposizio-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Sukaldaria eta aisialdiko monitorea izendatzea

Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko Batzarrak, 2022ko azaroaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen deialdi bat onestea lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Deialdia argitaratu zen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an.

Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko Batzarrak 2023ko azaroaren 23ko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, epaimahaiak osatu ziren lanpostu hutsak betetzeko deialdietarako, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuaren barnean. Epaimahaien osaera deialdiaren web-fitxan argitaratu zen.

Burutzaren 2024ko apirilaren 8ko ebazpen baten bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen, eta argitara eman zen deialdiaren web-fitxan.

Sukaldariaren eta aisialdiko monitorearen lanpostuei buruzko merezimendu-lehiaketaren kalifikazioa amaituta, argitara eman zen izangaiak kontratatzeko proposamena, Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren webgunean. Izangai horiek puntuazio handiena zuten, deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituzten eta deialdiko lanpostu kopuruan lekua zuten.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostuak esleitzea.

Udaleko Kontu-hartzailetzaren fiskalizazioa eskatu da, eta 2024ko azaroaren 18ko txostena sinatu du. Txosten horren arabera, 2024ko indarrean dagoen aurrekontuan kreditu egokia eta nahikoa dago kontrataziotik eratorritako betebeharrak finantzatzeko.

Horrenbestez, Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuari esleituriko eskudantziak erabiliz, 2024ko azaroaren 21ean egin ohiko bilkuran

ERABAKITZEN DU:

1. Honako hauek izendatzea Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren langile lan-kontratudun finko, Patronatuaren zerbitzura aritu daitezen, sukaldariaren eta aisialdiko monitorearen lanpostuetan:

–Sukaldaria: Ledo Rodríguez, María Del Socorro.

–Aisialdiko monitorea: Salvatierra Rubio, Lourdes.

2. Lanpostu hutsak adjudikatzea bat etorriz I. eranskinean xedatuta dagoenarekin.

3. Izendatutako izangaiek 2024ko azaroaren 29an jabetu beharko dute lanpostuez, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea–).

Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez direnek, salbu behar bezala justifikatzen diren ezinbertzeko kasuetan, eskubide guztiak galduko dituzte Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren lan-kontratudun finko izateko. Hala bada, deialdiaren 10.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiko zaio.

4. Erabaki hau toki-erakundeko langileria alorrera igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, bai eta interesdunari jakinaraztea ere; orobat, ohartaraztea ezen ebazpen honen aurka, zeinak administrazio-bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal direla:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Cintruenigon, 2024ko azaroaren 21ean.–Patronatuko burua, Oscar Bea Trincado.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

Sukaldaria:

–Lanpostu zenbakia: R04.

–Deiturak eta izena: Ledo Rodríguez, María del Socorro.

–Maila: D.

–Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa.

–Lanaldia: %100.

–Destinoa: Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatua.

Aisialdiko monitorea:

–Lanpostu zenbakia: R45.

–Deiturak eta izena: Salvatierra Rubio, Lourdes.

–Maila: D.

–Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa.

–Lanaldia: %50.

–Destinoa: Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatua.

Iragarkiaren kodea: L2417207