2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CINTRUÉNIGO
Deialdia, batetik, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gerokultore-zaintzaile izateko lanpostu bat, lan-kontratu finkoduna, San Francisco de Asís Udal Patronatuaren zerbitzura aritzeko, eta, bertzetik, izangaien zerrenda bat eratzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren. Izendapen proposamena
Lanpostua:
–Gerokultore-zaintzaile lanpostu bat (%100) (R25 lanpostua).
Kontratatzeko proposamena.
Gerokultore-zaintzaile lanpostuari dagokion oposizio-lehiaketaren izangaien kalifikazioa amaiturik eta onarturik, jarraikiz deialdiaren 8. oinarriari, argitara eman da iragarki-taulan eta San Francisco de Asís Patronatuaren atariko deialdiaren web fitxan probak gainditu dutenen zerrenda, lortutako puntuazio-ordenaren arabera.
Aurreko izapidea behar bezala bete zenez, eta deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz, epaimahaiak San Frantzisko Asiskoaren Udal Patronatuko Batzarrari igorri dio, espediente osoarekin batera, honako izangaia kontratatzeko proposamena:
–Gerokultore-zaintzailea (R25 lanpostua):
Teresa Chivite García.
–Maila: D.
–Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa.
–Lanaldia: %100.
Kontratazio proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta 30 egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Patronatuaren Erregistro Orokorraren bidez:
a) Osasun ziurtagiri ofiziala, erakusten duena interesdunak ez duela akats fisikorik nahiz psikikorik edo eritasunik, eragozten dionik karguaren eginkizunak betetzea. Izangaiek desgaitasunen bat alegatu badute, gainera, aurkeztu beharko dute desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.
b) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dutela kendu administrazio publikoren baten zerbitzutik.
c) Zin egin edo hitzematea, Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
d) Kasua bada, deialdi honetako 2.1.g puntuan ezarritakoa betetzen duela egiaztatzen duten agiriak.
e) Europar Batasunetik kanpoko herrialderen batekoa bada, bertan bizi eta lan egiteko baimena, legeek ezarritako kasuetan.
Epe horretan, eta behar adina justifikatutako ezinbertzeko kasuetan izan ezik, izangaiak ez baditu dokumentu horiek aurkezten, ezin izanen da izendatu, eta haren jarduketa guztiak baliogabetuko dira, galarazi gabe hasierako eskabidean gezurra errateagatik egozten ahal zaizkion erantzukizunak.
Aurreko apartatuan azaldutakoa gertatuz gero, hutsunea beteko da zerrendan ondotik datorren izangaiarekin (8.1 apartatuan aipatutako zerrenda), eta harekin ere erabiliko da aurreko apartatuetako prozedura bera.
Cintruenigon, 2024ko azaroaren 21ean.–Patronatuko burua, Oscar Bea Trincado.
Iragarkiaren kodea: L2417205