2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BURLATA
Deialdia, lorezaintza-ofiziala (taldeburua) izateko lanpostu bat kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko. Deialdiko lanpostua bete gabe utzi dela deklaratzea
Burlatako Udaleko alkateak, 2024ko azaroaren 25ean, 2031/2024 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:
Alkatetzaren 1765/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi honen oinarriak onetsi ziren: deialdia, kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko lorezaintza-ofiziala (taldeburua) izateko lanpostu bat, Burlatako eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoa (2024ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 7koa). Lanpostuak 5.40. zenbakia dauka plantillan.
Deialdiaren 6. oinarrian xedatutakoarekin bat, ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, lehiaketa bete gabe gelditu dela dioen ebazpen bat emanen du alkateak. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Aurreikuspen horrekin bat, eta eskabiderik aurkeztu gabe iragan denez deialdian aurreikusitako epea (deialdia, kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko lorezaintza-ofiziala (taldeburua) izateko lanpostu bat, Burlatako eta haren erakunde zerbitzukoa), bidezkoa da aipatu deialdia bete gabe uztea.
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Bete gabe uztea honako deialdi hau, zioen azalpenean adierazitako arrazoiengatik: deialdia, kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko lorezaintza-ofiziala (taldeburua) izateko lanpostu bat, Burlatako zerbitzukoa. Alkatetzaren 2024ko urriaren 21eko 1765/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta argitaratu zen 2024ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 7an.
Bigarrena.–Agintzea ebazpena argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orriko egoitza elektronikoan.
Burlatan, 2024ko azaroaren 26an.–Alkate udalburua, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2417177