252. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AURITZ

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Euskara teknikariaren izendapena

Aurizko Udaleko alkatea udalburuaren 2024ko azaroaren 22ko Ebazpenaren bidez, ebatzi da:

1.–M.ª Teresa Iribarren Larrea andrea toki entitate honen zerbitzuko lan-kontratuko langile finko izendatzea euskara teknikari lanpostuan aritzeko. Hari esleitu zaio udal plantilla organikoko 5. zenbakiko lanpostu hutsa, bertan ezarritako maila, baldintza, lanaldi eta osagarriekin.

2.–M.ª Teresa Iribarren Larrea andreak Nafarroako Aldizkari Ofizialean izendapena argitaratu eta hurrengo hamabost eguneko epean jabetu beharko du lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea–).

3.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki entitate honetako langileen alorrera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunari jakinaraztea; orobat, ohartaraztea ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Auritzen, 2024ko azaroaren 22an.–Alkatea, Unai Irigaray Oses.

Iragarkiaren kodea: L2417143