2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ARANGUREN
Deialdia, garbitzailearen lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
Arangurengo Udalaren Gobernu Batzarrak, 2022ko azaroaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen deialdi bat onestea (argitaratu zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an), oposizio-lehiaketa bidez bete zedin garbitzailearen lanpostu huts bat; deialdi hori dagokio aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Foru Legeari (foru lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdiaren prozesua bukatu da, eta jarraikiz deialdiaren epaimahaiak egindako proposamenari, eta ikusita interesdunek aurkeztu dutela aipatutako deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritako dokumentazioa, Alkatetzaren 2024ko azaroaren 27ko 993 Ebazpenaren bidez, ebatzi da:
1.–Jarraian aipatzen den pertsona izendatzea Arangurengo Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finko, hura baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia, eta hari esleitzea plantilla organikoko lanpostu huts hau:
María Josefina Jaramillo Toro, garbitzailearen 8.6. lanpostua
2.–Adieraztea ezen izendatutako pertsonak esleitu zaion lanpostuaren jabetza hartu beharko duela 2024ko abenduaren 19an, bat etorriz 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluarekin eta deialdiaren 10.4 oinarriarekin.
Egun horretan jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan salbu, izendatutako pertsonak eskubide guztiak galduko ditu Arangurengo Udaleko langile lan-kontratudun finko izateko.
3.–Ebazpen hau argitaratzea Arangurengo Udalaren egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Mutiloan, 2024ko azaroaren 27an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2417277