252. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OIBAR

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Gizarte-langilearen eta garbiketako peoiaren izendapena

Oibarko Udaleko Alkatetzak, 2024ko abenduaren 2an, ondotik heldu den ebazpena eman zuen:

Osoko Bilkurak 2022ko abenduaren 5ean hartutako erabaki baten bidez, toki erakunde hau partez atxiki zitzaion uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. tituluan jasotako erregulazioari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz; 20/2021 Legeak hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko).

Kontuan izanik egonkortze lanpostuak arautzen dituen deialdi hori argitaratu zela 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 19an, eta udal web-orrian.

Alkatetzaren 2024ko urriaren 6ko 193/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen, eta segidan argitaratu ziren merezimendu-lehiaketan lortutako kalifikazioak, puntuazio-ordenaren arabera.

Aipatutako izapideen ondoren, hamar egun balioduneko epea ireki zen, deialdiaren 9. oinarrian ezarritako baldintzak frogatzeko, eta izangaiek behar ziren agiriak aurkeztu zituzten, frogatzeko betetzen zituztela baldintza horiek.

Azaldutako izapidearen ondoren, deialdi horretako kalifikazio-epaimahaiak, 2024ko azaroaren 29an egindako bileran, onetsi zuen izendapen-proposamena, eta deialdiaren web fitxan argitaratu zen.

Deitutako izangaiek aurkeztu dute horretarako eskatutako dokumentazioa eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da lan-kontratudun finko izendatzea eta lanpostuak esleitzea.

Horregatik guztiagatik, erabiliz ematen zaizkidan eskumenak erabiliz, hots, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 h) artikuluak eta indarreko gainerako legeek ematen dizkidatenak (aipatutako legeak arautzen ditu toki araubidearen oinarriak),

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Oibarko Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finko izendatzea jarraian aipatzen diren pertsonak, eta adierazitako lanpostu hutsak adjudikatzea:

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDIA

BEHAR DEN TITULAZIOA

MEREZIMENDUETAKO HIZKUNTZA

PROPOSATURIKO
IZANGAIA

GIZARTE LANGILEA

B

Lan-kontratudun finkoa

%75

Gizarte Laneko unibertsitate diploma edo gradua edo baliokidetzat jotako titulua

Euskara

Edurne Sesma Aguas

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDIA

BEHAR DEN TITULAZIOA

PROPOSATURIKO IZANGAIA

GARBIKETAKO PEOIA

E

Lan-kontratudun finkoa

%50

Eskola-ziurtagiria edo baliokidea

María del Carmen Perez Sabalza

GARBIKETAKO PEOIA

E

Lan-kontratudun finkoa

%50

Eskola-ziurtagiria edo baliokidea

Laura Oset Larraz

Bigarrena.–Izendatutako izangaiek 2024ko abenduaren 27an jabetu behar dute lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez zenbait neurri hartu ziren Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze-prozesuak Nafarroako Administrazio Publikoetan gauzatzeko).

Egun horretarako lanpostuaz jabetzen ez direnek, salbu behar bezala justifikatzen diren ezinbertzeko kasuetan, eskubide guztiak galduko dituzte Oibarko Udaleko langile lan-kontratudun finko izateko.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, eta Udalbatzari horren berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Eta hori guztia argitara ematen da, orok jakin dezan eta egoki diren ondorioetarako. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta, honen aurka, zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzea udal honetako alkateari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluei (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea); zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1 artikuluari (foru lege horrek hizpide du Nafarroako toki administrazioa); edo zilegi da, orobat, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluari (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa).

Hautazko berraztertzeko errekurtsoa jarriz gero, ezin izanen da jarri administrazioarekiko auzi-errekurtsorik, harik eta berraztertzeko errekurtsoa berariaz ebatzi arte edo isiltasunaren bidezko ezespena gertatu arte.

Oibarren, 2024ko abenduaren 2an.–Alkatea, Francisco Javier Martínez Aldunate.

Iragarkiaren kodea: L2417620