1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
106/2024 FORU DEKRETUA, azaroaren 20koa, zeinaren bidez ematen baita Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Merezimenduaren 2024ko Urrezko Domina.
Azaroaren 24ko 100/2021 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Kirolaren Goresmen Sariak arautzen dira.
Kirol Merezimenduaren Urrezko Domina da kirol jarduera fisikoen eskumenen esparruan Foru Komunitateak ematen ahal duen goresmenik handiena.
Kirol Merezimenduaren Urrezko Domina zuzenean Nafarroako Gobernuak emanen du, kirolaren arloan eskuduna den departamentuko titularrak proposaturik, eta Nafarroako Foru Komunitateko kirol administrazioko titularraren aldez aurreko ekimenez.
2024ko saria María Carmen Rubio Larrión andreari emanen zaio, arkulari gisa egin duen kirol ibilbide nabarmen eta arrakastatsuagatik. Espainiaren ordezkari izan da arku tiroan hiru Paralinpiar Joko hauetan: Londresen, 2012an; Rio de Janeiron, 2016an; eta Tokion, 2021ean. Orobat, parte-hartze nabarmena izan du munduko hainbat txapelketatan, Europako txapelketetan eta goi mailako nazioarteko torneoetan.
Horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak 2024ko azaroaren 20an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Merezimenduaren 2024ko Urrezko Domina María Carmen Rubio Larrión andreari ematea.
2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko azaroaren 20an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.
Iragarkiaren kodea: F2416914