252. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

4319/2024 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, deialdi bat onesten duena ingurumeneko goi mailako teknikari lanpostu bat betetzeko, oposizio bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzeko.

Abenduaren 15eko 111/2021 Foru Dekretuaren bidez (2021eko 293. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 30ekoan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2021eko lan publikoaren eskaintza onetsi zen. Lan publikoaren eskaintza hori Estatuaren 2018rako Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legean ezarritako egonkortze-tasari dagokio, eta hartan sartu zen, besteak beste, ingurumeneko goi mailako teknikari lanpostu bat, A mailakoa.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 31ko 2867/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingurumeneko goi mailako teknikari lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 16ko 3402/2024 Ebazpenaren bidez, bete gabe deklaratu zen lekualdatze-lehiaketa hori.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingurumeneko goi mailako teknikari lanpostu bat sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez betetzeko deialdia onestea, baita haren oinarriak ere.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ingurumeneko goi mailako teknikari lanpostu bat betetzeko deialdia onestea, bai eta haren oinarriak ere. Lanpostuak sarrera-prozedura erabiliz eta oposizio bidez beteko dira.

2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari, Herritarren Arretarako Atalari, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko azaroaren 18an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).

DEIALDIA, INGURUMENEKO GOI MAILAKO TEKNIKARI LANPOSTU BAT OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO

Honako hauek dira deialdiaren:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da ingurumeneko goi mailako teknikari lanpostu bat betetzea, oposizio bidez eta txanda irekian. Lanpostu hori A mailakoa eta funtzionarioen araubidekoa da, plantilla organikoan 1438 zenbakia du, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari atxikia dago, B motako gidabaimena edukitzeko betebeharra du, eta destinoa Iruñean.

2.–Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.

Parte hartzen ahalko dute, orobat, Espainiako edo Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea duten pertsonen ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Ingurumen Zientzietako graduko unibertsitate-titulua izatea, edo Kimikako graduko edo lizentziako unibertsitate-titulua, edo Biologiako edo Ingurumen Biologiako graduko unibertsitate-titulua, edo Biologiako lizentziakoa, edo baliokidetzat hartutako beste bat, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskuratzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortu badira, eduki beharko dira baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten agiriak. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena eskuratu duten izangaiei, Europar Batasuneko xedapenen babesean eta lanbide arautuen esparruan eskuratu ere.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua.

f) B motako ibilgailuen gidabaimena izatea.

2.2. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta lanpostuaren jabetza hartu arte.

2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte betebehar horiek.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira deialdian parte hartzeko eskaerak, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematikoki aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, nabigazio bide honi jarraituz: https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa, "Enplegu publikorako deialdiak", deialdi honen fitxan sartuta.

Desgaitasuna izanik, izangaiek egokitzapenen bat eskatzen badute probak egiteko denboretan eta bitartekoetan, hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten, edo nola doitu behar diren denbora eta/edo bitartekoak. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Tasak.

Funtzio publikoan sartzeko eta bertan jarduteko hautapen-prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik, bai eta espedientea formalizatzeagatik ere, 41,60 euroko tasa ordaindu behar da.

Telematikoki ordaindu behar da tasa hori, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa aitortuta duten pertsonak.

b) Hautaproben deialdia argitaratu baino gutxienez hilabete lehenagotik langabe gisa inskribaturik daudenak.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak behar diren kontsultak eginen ditu, egiaztatzeko aurreko paragrafoan adierazitako salbuespena (langabezia egoera). Izangaiak baimenik ematen ez badu kontsulta hori egiteko, aurkeztu beharko du kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat, non agertuko baita zer egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Funtzio publikoan sartzeko eta bertan gora egiteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia kanporatu eginen da.

Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–Tasarik ez ordaintzeko aukera baliatu nahi badute eta langabezia egoera kontsultatzeko baimenik ematen ez badute, kasu horretan bakarrik, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, non agertuko baita zer egunetan inskribatu ziren langabe gisa.

Bi.–%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–Imsersok edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat edukitzeagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Hiru.–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan edo bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak telematikoki aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiaren fitxan.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4.4. Ez da itzuliko funtzio publikora sartzeko eta bertan jarduteko hautapen prozeduretan parte hartzeko eskubideengatik ordaindutakoa, baldin eta izangaiak baztertzen badira haiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Raúl Salanueva Murguialday jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria.

–Ordezko epaimahaiburua: Enrique Eraso Centelles jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: Mikel Bezunartea Pasquel jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Kontrol eta Kalitate Bulegoko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: Juan Pablo Belzunegui Otano jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Ikuskapenen Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: Ana María Palacios Arellano andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko IEEaren eta Ingurumen Jarraipenaren Bulegoko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: Marta López Liberal andrea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Espezieen Bulegoko burua.

–Epaimahaikidea: Juan Luis de Pedro Rodrigo jauna, Langileen Batzordea ordezkatuz.

–Ordezko epaimahaikidea: Jesús Javier Elizalde Esteban jauna, Langileen Batzordea ordezkatuz.

–Idazkaria: Lorenzo Serena Puig jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

–Ordezko idazkaria: Felipe David Valcárcel Samonete jauna, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

5.2. Epaimahaia hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak egon beharko dute bertan, edo haien ordezkoek.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2025eko apiriletik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Epaimahaiak gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin eta deialdi honen 11. oinarrian ezartzen den moduan emanen ditu argitara hurrengo probetako deialdiak; bertan, proba egitera deituta dauden izangaien zerrenda emanen du, baita oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adierazi ere.

Oposizioko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.

Zer egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitortu bat duten izangaientzat, denboraren eta baliabideen aldetik, eskaeran hala eskatu badute.

6.3. Oposizioak proba hauek izanen ditu:

6.3.1. Lehenbiziko proba.

Teorikoa izanen da. Gehienez ere test motako 80 galderari erantzun beharko zaie, idatziz, ebazpen honen I. eranskinean ageri den gai-zerrendako edukiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko lau aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du; hain zuzen ere, erantzun zuzenaren balioaren herena.

Proba hau egiteko, hiru ordu izanen dira gehienez.

Proba honi dagokion puntuazioa 30 puntukoa izanen da gehienez ere.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

6.3.2. Bigarren proba:

Teoriko-praktikoa izanen da. Idatziz erantzun beharko dira gehienez hogei galdera, ebazpen honen I. eranskinean ageri den gai-zerrendako berariazko zatiko gaiei buruz.

Proba idatzi hori egiteko 4 ordu izanen dira gehienez.

Bigarren proba honi dagokion puntuazioa 30 puntukoa izanen da gehienez ere.

Proba hau plika sistemaren bidez eginen da.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 15 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Proba egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, kalkulagailurik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza izan ezik.

6.3.3. Hirugarren proba:

Teoriko-praktikoa izanen da. Bi kasu teoriko-praktiko garatu eta ebatzi beharko dira, idatziz, epaimahaiak proposatuko dituenak ebazpen honen I. eranskineko gai-zerrendaren berariazko zatiko gaiei buruz, eta lanpostuaren berezko funtzioak garatzeko beharrezkoak diren ezagutzekin loturikoak.

Proba idatzi hori egiteko 4 ordu izanen dira gehienez.

Hirugarren proban 40 puntu lortzen ahal dira gehienez ere.

Proba hau plika sistemaren bidez eginen da.

Bazterturik geldituko dira proba honetan gutxienez ere 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak. Bazterturik geldituko dira, orobat, gai batean zero puntuko kalifikazioa lortzen dutenak.

Probak egiteko ez da inolako testurik edo dokumentaziorik erabiltzen ahalko, ezta hiztegirik, gailu elektronikorik edo bestelako materialik ere, mutur lodiko boligrafo urdina edo beltza eta kalkulagailua izan ezik.

6.4. Proba bakoitzaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak www.nafarroa.eus helbidean (deialdiaren fitxan) argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten telematikoki.

7.–Oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda.

7.1. Hautaprobak bukaturik, oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du kalifikazio epaimahaiak, lortutako kalifikazioak adierazita, txanden arabera banatuta eta lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik. Zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, betebeharrak egiaztatzeko eta lanpostu hutsak hautatzeko tramiteak egin daitezen.

7.2. Puntu berdinketarik gertatuz gero, hirugarren proban puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta, hala ere, berdinduta segitzen badute, bigarren proban eta lehenbizikoan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, ordena horretan.

Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak horretarako eginen duen zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

8.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak 10 egun balioduneko epea irekiko du oposizioa gainditu duten izangaiek (zehaztuko da zenbatek) betebehar hau betetzen dutela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten horretarako ezartzen den bidea erabiliz:

–Deialdiko 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izana frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan egotea frogatzen duen ziurtagiria.

–Ibilgailuak gidatzeko B motako baimenaren kopia.

8.2. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer epe duten lanpostu hutsak hautatzeko.

Informazio hori jendaurrean paratuko da, deialdiaren fitxan.

Ondoren, horretarako ezarritako epean, izangaiek jakinaraziko dute lanpostu hutsetatik zein duten nahiago, hurrenkera adieraziz.

8.3. Lanpostu hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo hortik gorakoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz, ziurtagiri bat, adierazten duena desgaitasun aitortua bateragarria dela deialdiko lanpostuarekin. Ziurtagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta desgaitasun horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak aukeratzen hasi aurretik, desgaitasunera hobekien egokitzen direnak eskainiko zaizkio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

9.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena, non agertuko baitira hautapen prozesua gainditu duten izangaien artetik deialdiko lanpostu kopuruan sartzen direnak.

Izendapen proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita deialdiaren fitxan ere, 11. oinarrian ezarritakoarekin bat.

9.2. Proposatzen diren izangaiek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epean:

a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zina edo hitzematea, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

9.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 2. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela frogatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko egintza guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak oposizioa gainditu duten izangaien zerrendan –7. eta 8. oinarrietan aipatzen den horretan– hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, baldin eta hutsik geratu den lanpostuaren betebeharrak betetzen baditu, eta izangai horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

9.5. Deialdi honen xede den lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak beste agiriren bat behar izanez gero bere eskudantziak erabiltzeko, proposaturiko izangaiari eskatuko dio, eta honek aurkeztu beharko du, deialdi honen 9.2 atalean ezarritako moduan.

9.6. Izangai batek ez badu lanpostua hautatzen prozedurak agintzen duen moduan eta epean, edo hautapen prozesuari uko egiten badio, edo betetzen ez baditu lanpostuan aritzeko deialdian ezarritako betebeharrak edo ez badu aurkezten eskatutako dokumentazioa, prozedurak agintzen duen moduan eta epean, administrazio-organo eskudunak haren baja beteko du, prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin.

Aurreko ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko aurretik egindako lanpostu hutsen hautaketa. Beraz, halakoetan proposatzen diren izangai berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondoriozko lanpostu hutsak.

10.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

10.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, deialdiko lanpostuan aritzeko. Ebazpen horren bidez, lanpostu hutsen esleipena ere eginen da.

10.2. Izendapenaren eta lanpostuaren jabetza hartzearen bidez, izendatuak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko dira, indarreko xedapenek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin. Horrekin batera, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua aplikatzearen ondorioz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea.

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek izanen dituela jakinarazpenaren ondorio berberak, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu beharko dute lanpostuez, izendapena jakinarazten zaienetik hasita.

Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaren jabe egiten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Halakoetan, deialdiaren 9.4 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

10.4. Baldin funtzionario bihurtutako izangaiei borondatezko eszedentzia ematen bazaie, jabetza hartzen duten egunetik beretik, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berek eskatuta, hutsik gelditzen den lanpostua beteko da, era berean, deialdiaren 9.4 atalean ezarritako moduan, indarreko araudian ezarritako kasuetan.

10.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautapena. Beraz, funtzionario berriei zuzenean esleituko zaizkie egoera horien ondoriozko lanpostuak.

11.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio orokor guztia ere, deialdiaren fitxan argitaratuko da, Nafarroako Gobernuaren webgunean: www.nafarroa.eus.

12.–Administrazio Erroaren esparruan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak.

12.1. Bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin eta aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin:

a) Hautapen prozesua gainditu arren, lanpostua lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda.

12.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko dira, alde batetik, hautapen prozesua gainditu arren lanpostua lortu ez duten izangaien zerrenda, eta bestetik, prozesu osoa gainditu ez duten izangaien zerrenda, aplikatu beharreko kudeaketa-arauekin bat.

Berdinketak ebazteko, kontuan hartuko dira deialdi honetan horretarako ezarritako irizpideak.

12.3. Izangaiei lanerako deitzeko eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzeko, honako arau hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Kontrataziorako deitzen diren izangaiek frogatu beharko dute, kontratua sinatzeko unean, betetzen dituztela deialdian eskatzen diren baldintzak.

Eskatutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.

Kontrataziorako izangaien zerrendak onetsi baino lehen, kasua bada, epe bat irekitzen ahalko da hizkuntzen maila egiaztatzeko, eta betebehar hori eskatzen hasiko da horretarako emanen den epea bukatu eta gero.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik betetzen dituztela deialdian eskatutako baldintzak; izan ere, oinarri honetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.

13.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, haren oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

Zati orokorra.

1. gaia.–1978ko Espainiako Konstituzioa: atariko titulua. Funtsezko eskubideak eta eginbeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere Judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Kontseilu Europarra. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.

3. gaia.–Europar Batasuneko zuzenbidea: Haren iturriak. Sorrerako zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Tratatuak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europar Batasuneko zuzenbidearen eta estatu kideen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika erkideak.

4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta eginkizunak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen esparrua, eginkizunak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: eginkizunak, prozedurak eta ebazpenak.

6. gaia.–14/2004 Foru Legea, abenduaren 3koa, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzkoa: Nafarroako Gobernua: Eginkizunak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentua desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta kontseilariak.

7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Lege maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege mailako arauak emateko ahala. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.

8. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua. Administrazio publikoetako organoak. Hitzarmenak. Administrazioen arteko harremanak.

9. gaia.–11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa. I. titulua: "Xedapen orokorrak". II. titulua: I. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoa". II. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoaren antolaketa". III. kapitulua, "Eskumenen erabileraren araubide juridikoa". IV. kapitulua, "Kide anitzeko organoak". III. titulua: I. kapitulua, "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren antolaketa". VI. titulua: I. kapitulua, "Pertsonen eskubideak". II. kapitulua, "Foru Administrazio Publikoaren betebeharrak izapidetze elektronikoaren arloan".

10. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: Administrazio-prozedurari buruzko xedapen orokorrak: Prozeduran interesdun direnak. Administrazio publikoen jarduera: jarduteko arau orokorrak; epemugak eta epeak.

11. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: Egintza administratiboak: Administrazio-egintzen betekizunak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.

12. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearaztea. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio-errekurtsoak.

13. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: Langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio-karrera. Administrazio-egoerak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

14. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: aplikazio-eremua eta Nafarroako Ogasun Publikoa. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; exekuzioa eta likidazioa.

15. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa: IV. titulua: Foru Administrazio Publikoaren funtzionamendu elektronikoa.

16. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa: Xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

17. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa: Xedapen orokorrak. Datu babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.

18. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eragingarriari buruzkoa: berdintasun printzipioa eta diskriminazioaren aurkako babesa. 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

Berariazko zatia.

1. gaia.–42/2007 Legea, abenduaren 13koa, Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzkoa.

2. gaia.–630/2013 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa, espezie exotiko inbaditzaileen Espainiako katalogoa arautzen duena.

3. gaia.–Kontseiluaren 92/43/EEE Zuzentaraua, maiatzaren 21ekoa, habitat naturalak eta basafauna eta basaflora kontserbatzeari buruzkoa.

4. gaia.–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009/147/EE Zuzentaraua, 2009ko azaroaren 30ekoa, basahegaztiak kontserbatzeari buruzkoa.

5. gaia.–Nafarroako Natura 2000 Sarea: bioeskualde atlantikoa eta alpinoa.

6. gaia.–Nafarroako Natura 2000 Sarea: bioeskualde mediterraneoa.

7. gaia.–2/1993 Foru Legea, martxoaren 5ekoa, Basafauna eta Haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzkoa. Espezie mehatxatuak berreskuratu eta kontserbatzeko planak Nafarroan.

8. gaia.–9/1996 Foru Legea, ekainaren 17koa, Nafarroako Naturaguneei buruzkoa. Lege horrek deklaratzen dituen espazioak.

9. gaia.–21/2023 Foru Legea, abenduaren 26koa, Nafarroako Arrantzaren Kudeaketari buruzkoa. 34/2021 Foru Dekretua, apirilaren 28koa, Nafarroako arrantza eremuak antolatzeko plan zuzentzaileak onesten dituena.

10. gaia.–17/2005 Foru Legea, abenduaren 22koa, Nafarroako Ehizari buruzkoa. 48/2007 Foru Dekretua, ekainaren 11koa, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea garatu eta betearazteko Erregelamendua onetsi zuena. Ehiza espezieen kudeaketaren antolamendua Nafarroan.

11. gaia.–21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa.

12. gaia.–10/2023 Foru Dekretua, otsailaren 15ekoa, Babes Bereziko Basaflorako Espezieen Nafarroako Zerrenda sortu eta Flora Espezie Mehatxatuen Nafarroako Katalogoa ezartzen duena.

13. gaia.–Industria jarduerei loturiko ingurumen inpaktuak ingurune naturalean: energia proiektuak, linea elektrikoak eta meatzaritza. Aplikatu beharreko prebentzio eta zuzenketa neurriak.

14. gaia.–Nekazaritza jarduerei loturiko ingurumen inpaktuak ingurune naturalean: nekazaritza (lurzatiak biltzea, ureztalurrak) eta abeltzaintza. Aplikatu beharreko prebentzio eta zuzenketa neurriak.

15. gaia.–Ingurumena zaintzeko programa, ingurumen inpaktuaren ebaluazioaren barnean. Kontrolak eta jarraipena.

16. gaia.–Ingurumen ebaluazioko azterketak egiteko prozesua.

17. gaia.–Habitataren zatikatzea. Konektagarritasuna. Igarobide ekologikoak. Arrainen mugimenduak. Migratzeko oztopoak. Oztopoak iragazkortzeko sistemak.

18. gaia.–PCM/735/2021 Agindua, uztailaren 9koa, Azpiegitura berdearen eta konektagarritasun eta leheneratze ekologikoen estrategia nazionala onesten duena.

19. gaia.–Nafarroan deskribatutako landaredi serie nagusiak. Deskribapena, kokapena eta egungo landarediarekiko alderaketa.

20. gaia.–Nafarroako eremu alpinoak: 92/43/EEE Zuzentarauko habitatak eta beste batzuk. Habitataren egitura: ezaugarriak, banaketa, flora komunitateak eta kontserbazio irizpideak. Hari loturiko fauna.

21. gaia.–Nafarroako ibai-ekosistemak: 92/43/EEE Zuzentarauko habitatak eta beste batzuk. Habitataren egitura: ezaugarriak, banaketa, flora komunitateak eta kontserbazio irizpideak. Hari loturiko fauna.

22. gaia.–Nafarroako pagadiak: 92/43/EEE Zuzentarauko habitatak eta beste batzuk. Habitataren egitura: ezaugarriak, banaketa, flora komunitateak eta kontserbazio irizpideak. Hari loturiko fauna.

23. gaia.–Nafarroako harizti hezeak: 92/43/EEE Zuzentarauko habitatak eta beste batzuk. Habitataren egitura: ezaugarriak, banaketa, flora komunitateak eta kontserbazio irizpideak. Hari loturiko fauna.

24. gaia.–Nafarroako erkamezti eta artadiak: 92/43/EEE Zuzentarauko habitatak eta beste batzuk. Habitataren egitura: ezaugarriak, banaketa, flora komunitateak eta kontserbazio irizpideak. Hari loturiko fauna.

25. gaia.–Nafarroako pinudi naturalak: 92/43/EEE Zuzentarauko habitatak eta beste batzuk. Habitataren egitura: ezaugarriak, banaketa, flora komunitateak eta kontserbazio irizpideak. Hari loturiko fauna.

26. gaia.–Nafarroako sastrakadi mediterraneoak: 92/43/EEE Zuzentarauko habitatak eta beste batzuk. Habitataren egitura: ezaugarriak, banaketa, flora komunitateak eta kontserbazio irizpideak. Hari loturiko fauna.

27. gaia.–Nafarroako txilardiak eta estepakoak ez diren larre natural eta erdinaturalak: 92/43/EEE Zuzentarauko habitatak eta beste batzuk. Nekazaritzako eta abeltzaintzako paisaiak. Habitataren egitura: ezaugarriak, banaketa, flora komunitateak eta kontserbazio irizpideak. Hari loturiko fauna.

28. gaia.–Nafarroako harkaiztiak: 92/43/EEE Zuzentarauko habitatak eta beste batzuk. Habitataren egitura: ezaugarriak, banaketa, flora komunitateak eta kontserbazio irizpideak. Hari loturiko fauna.

29. gaia.–Nafarroako estepak: 92/43/EEE Zuzentarauko habitatak eta beste batzuk. Habitataren egitura: ezaugarriak, banaketa, flora komunitateak eta kontserbazio irizpideak. Hari loturiko fauna.

30. gaia.–Nafarroako idoiak, urmaelak eta gatzagak: 92/43/EEE Zuzentarauko habitatak eta beste batzuk. Habitataren egitura: ezaugarriak, banaketa, flora komunitateak eta kontserbazio irizpideak. Hari loturiko fauna.

31. gaia.–Nafarroako zohikaztegiak: 92/43/EEE Zuzentarauko habitatak eta beste batzuk. Habitataren egitura: ezaugarriak, banaketa, flora eta fauna komunitateak eta kontserbazio irizpideak. Hari loturiko fauna.

32. gaia.–Agrosistemak: Habitataren egitura. Heskaiak. Ekotonoak. Ezaugarriak, banaketa, flora komunitateak eta kontserbazio irizpideak. Hari loturiko fauna.

33. gaia.–Zarata: magnitudeak eta ezaugarriak. Kutsadura akustikoaren iturriak. Zarataren aurkako jarduera zuzentzaileak eta jarduera babesleak. Usainak.

34. gaia.–Ura: parametroak, dinamika biofisiokimikoa eta kutsadura. Uraren zikloa: azaleko hidrologia eta hidrogeologia. Akuiferoen kutsadura: tratamenduak eta lehengoratzea. Nitratoek eragindako kutsadura. Kausak eta ondorioak. Nitratoek eragindako kutsadurarekiko kalteberak diren eremuak Nafarroan.

35. gaia.–Hondakinen tratamendua: Balorizatzeko eta ezabatzeko lanak. Lehentasun hierarkikoa kudeaketan. Hondakin organiko biodegradagarrien tratamenduak: konpostatzea eta biometanizazioa. Abeltzaintzako hondakinak eta ingurumenean dituzten eraginak.

36. gaia.–Etxeko hondakinak: Osaera. Horiekin parekagarriak diren industria hondakinak. Etxeko hondakinak tratatzeko instalazioak. Errefus zatiaren eta zati organikoaren aprobetxamendua. Ontzien hautaketa eta berreskuratutako produktuen merkaturatzea.

37. gaia.–Hondakin-uren arazketa: Aldez aurretiko tratamenduak. Lehen mailako tratamenduak: materia koloidala eta esekia bereiztea. Tratamendu biologikoaren printzipioak. Bakterio-ohantzea (edo iragazki perkolatzailea). Ohantze biologiko mugikor aireztatua (MBBR). Lohi aktiboen prozesua. Prozesu anaerobioak. Urmaeleratzea. Tratamendu biologikoko sistema bat hautatzeko irizpideak. Tratamendu tertziarioak. Nitrogenoa eta fosforoa ezabatzea. Lohien tratamendua.

38. gaia.–Atmosferako kutsadura: Kutsatzaile nagusiak eta haiei loturiko arazoak. Kutsatzaile nagusien isuriak murrizteko sistemak: karbono monoxidoa, sufre oxidoak, nitrogeno oxidoak, partikula solidoak. Konposatu organiko lurrunkorren isuriak. Isuriak egiten dituzten jarduerak eta isuriak murrizteko sistemak. Oxidazio termikoa eta adsortzioa.

39. gaia.–1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onesten duena.

40. gaia.–815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzeko eta industriako emisioei buruzko Erregelamendua onesten duena.

41. gaia.–17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena.

42. gaia.–26/2022 Foru Dekretua, martxoaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzen duen erregelamendua.

43. gaia.–508/2007 Errege Dekretua, apirilaren 20koa, E-PRTR Erregelamenduko emisioei buruzko eta ingurumen baimen integratuei buruzko informazioa ematea arautzen duena.

44. gaia.–7/2022 Legea, apirilaren 8koa, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzkoa eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzekoa.

45. gaia.–553/2020 Errege Dekretua, ekainaren 2koa, Estatuko lurraldearen barrenean hondakinak garraiatzea arautzen duena.

46. gaia.–1055/2022 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzkoa.

47. gaia.–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019ko ekainaren 5eko 2019/1009 (EB) Erregelamendua, EB ongarritze-produktuak merkaturatzeari buruzko xedapenak ezartzen dituena, eta 2019/1009 (EE) Erregelamendua eta 1107/2009 (EE) Erregelamendua aldatzen dituena eta 2003/2003 (EE) Erregelamendua indargabetzen. CMC 3 kategoria: konposta. CMC 5 kategoria: digestatoa, kanpoan utzita labore freskoen digestatoa. 503/2013 Errege Dekretua, ekainaren 28koa, ongarritzeko produktuei buruzkoa.

48. gaia.–1310/1990 Errege Dekretua, urriaren 29koa, nekazaritza sektorean arazketako lohien erabilera arautzen duena. AAA/1072/2013 Agindua, ekainaren 7koa, nekazaritza sektorean arazketako lohiak erabiltzeari buruzkoa, eta 359/2010 Foru Agindua, uztailaren 26koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko nekazaritzan arazketako lohiak erabiltzeko arauak ematen dituena.

49. gaia.–105/2008 Errege Dekretua, otsailaren 1ekoa, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen sorrera eta kudeaketa arautzen dituena. 23/2011 Foru Dekretua, martxoaren 28koa, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean eraikuntza eta eraispenetako hondakinen sorrera eta kudeaketa arautzen dituena.

50. gaia.–646/2020 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, hondakinak hondakindegira eramanez ezabatzea arautzen duena.

51. gaia.–Hondakinen kudeaketa Nafarroan. Nafarroako Hondakinen Plana (2017-2027).

52. gaia.–Nafarroako Hondakinen Funtsa: 14/2018 Foru Legea, ekainaren 18koa, Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzkoa. 49/2020 Foru Dekretua, uztailaren 15ekoa, Hondakinen Funtsa arautzen duena.

53. gaia.–12/2006 Foru Dekretua, otsailaren 20koa, urak saneamenduko kolektore publikoetara isurtzen ahal dituzten jarduerak ezartzeko eta funtzionatzeko baldintza teknikoak ezartzen dituena.

54. gaia.–1/2001 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Uraren Legearen testu bategina onesten duena.

55. gaia.–11/1995 Errege Lege Dekretua, abenduaren 28koa, hiriko hondakin-uren tratamenduari aplikagarri zaizkion arauak ezartzen dituena.

56. gaia.–1620/2007 Errege Dekretua, abenduaren 7koa, araztutako urak berrerabiltzeko araubide juridikoa ezartzen duena.

57. gaia.–34/2007 Legea, azaroaren 15ekoa, Airearen Kalitateari eta Atmosferaren Babesari buruzkoa.

58. gaia.–117/2003 Errege Dekretua, urtarrilaren 31koa, jarduera batzuetan disolbatzaileak erabiltzeagatik aireratzen diren konposatu organiko lurrunkorrak mugatzeari buruzkoa.

59. gaia.–100/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratu eta haren aplikaziorako oinarrizko xedapenak ematen dituena.

60. gaia.–1042/2017 Errege Dekretua, abenduaren 22koa, errekuntza instalazio ertainetatik atmosferara egiten diren zenbait agente kutsatzaileren emisioak mugatzeari buruzkoa, eta airearen kalitateari eta atmosferaren babesari buruzko azaroaren 15eko 34/2007 Legearen IV. eranskina eguneratzen duena.

61. gaia.–6/2002 Foru Dekretua, urtarrilaren 14koa, atmosferara kutsatzaileak isurtzen ahal dituzten jardueren ezarpenari eta funtzionamenduari aplikatu beharreko baldintzak ezartzen dituena.

62. gaia.–37/2003 Legea, azaroaren 17koa, Zaratari buruzkoa.

63. gaia.–1367/2007 Errege Dekretua, Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duena soinu-eremuen banaketari, kalitate-helburuei eta emisio akustikoei dagokienez.

64. gaia.–Kutsatzen ahal duten jarduerak eta lurzoru kutsatuak: 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, lurzorua kutsatzen ahal duten jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuak deklaratzeko irizpide eta estandarrak ezartzen dituena. Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen VIII. titulua: lurzoru kutsatuak eta hondatuak.

65. gaia.–Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko 2012/134/EB Betearazpen Erabakia, beira fabrikatzeko dauden teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dituena, bat etorriz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emisio industrialei buruz onetsitako 2010/75/EB Zuzentarauarekin.

66. gaia.–Batzordearen 2013ko martxoaren 26ko 2013/163/EB Betearazpen Erabakia, zementua, karea eta magnesio-oxidoa fabrikatzeko dauden teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dituena, bat etorriz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emisio industrialei buruz onetsitako 2010/75/EB Zuzentarauarekin.

67. gaia.–Batzordearen 2014ko irailaren 26ko 2014/687/EB Betearazpen Erabakia, orea, papera eta kartoia ekoizteko dauden teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dituena, bat etorriz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emisio industrialei buruz onetsitako 2010/75/EB Zuzentarauarekin.

68. gaia.–Batzordearen 2016ko ekainaren 13ko 2016/1032 (EB) Betearazpen Erabakia, burdinazkoak ez diren metalen industrietarako dauden teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dituena, bat etorriz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emisio industrialei buruz onetsitako 2010/75/EB Zuzentarauarekin.

69. gaia.–Batzordearen 2017ko otsailaren 15eko 2017/302 (EB) Betearazpen Erabakia, etxeko hegaztien edo zerrien hazkuntza intentsiboari buruz dauden teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dituena, bat etorriz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emisio industrialei buruz onetsitako 2010/75/EB Zuzentarauarekin.

70. gaia.–Batzordearen 2018ko abuztuaren 10eko 2018/1147 (EB) Betearazpen Erabakia, hondakinen tratamendurako dauden teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dituena, bat etorriz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emisio industrialei buruz onetsitako 2010/75/EB Zuzentarauarekin.

71. gaia.–Batzordearen 2019ko azaroaren 12ko 2019/2031 (EB) Betearazpen Erabakia, elikagaien, edarien eta esnearen industrietan dauden teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dituena, bat etorriz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emisio industrialei buruz onetsitako 2010/75/EB Zuzentarauarekin.

72. gaia.–Batzordearen 2020ko ekainaren 22ko 2020/2009 (EB) Betearazpen Erabakia, disolbatzaile organikoekin egindako azaleren tratamendurako, zura eta zuretik eratorritako produktuak produktu kimikoak erabiliz kontserbatzekoa barne, dauden teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dituena, bat etorriz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emisio industrialei buruz onetsitako 2010/75/EB Zuzentarauarekin.

73. gaia.–Batzordearen 2021eko azaroaren 30eko 2021/2326 (EB) Betearazpen Erabakia, errekuntzako instalazio handietarako dauden teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dituena, bat etorriz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emisio industrialei buruz onetsitako 2010/75/EB Zuzentarauarekin.

74. gaia.–Batzordearen 2016ko maiatzaren 30eko 2016/902 (EB) Betearazpen Erabakia, sektore kimikoan hondakin ur eta gasen tratamendu eta kudeaketa sistema komunetarako dauden teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dituena, bat etorriz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emisio industrialei buruz onetsitako 2010/75/EB Zuzentarauarekin.

75. gaia.–Batzordearen 2013ko otsailaren 11ko 2013/84 (EB) Betearazpen Erabakia, larruak ontzeko dauden teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dituena, bat etorriz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emisio industrialei buruz onetsitako 2010/75/EB Zuzentarauarekin.

76. gaia.–148/2003 Foru Dekretua, ekainaren 23koa, abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak ezartzen dituena. 234/2005 Foru Agindua, otsailaren 28koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Nafarroako abeltegietan simaurra sortu, bildu eta kudeatzeko baldintzak ezartzen dituena.

77. gaia.–47/2022 Errege Dekretua, urtarrilaren 18koa, ura nekazaritzako nitratoek eragindako kutsaduratik babesteari buruzkoa.

78. gaia.–Nafarroan Ekonomia Zirkularra Garatzeko 2030erako Agenda.

79. gaia.–36/2024 Foru Dekretua, apirilaren 17koa, ekitaldi publikoei eta jasangarritasunari buruzkoa.

80. gaia.–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko azaroaren 25eko 66/2010 (EE) Erregelamendua, EBko etiketa ekologikoari buruzkoa.

Iragarkiaren kodea: F2416820