252. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

4410/2024 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Miriam Manso Perú andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, sukaldari lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diona.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 2936/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sukaldarien bederatzi lanpostu, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia onetsi zen, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 29ko 1877/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 1ean.

Oposizio-lehiaketa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak adierazita. Proposamen hori deialdiaren web fitxan argitaratu zen 2024ko ekainaren 14an, eta izendapena egin zen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 1eko 2569/2024 Ebazpenaren bidez eta irailaren 25eko 3460/204 Ebazpenaren bidez.

Azken izendapenaren ondoren, txanda irekiko izangaia den Antonio Galipienzo Morales jaunari borondatezko eszedentzia eman zitzaion lanpostuaz jabetu zen egunetik hasita, administrazio berean beste lanpostu bat betetzen ari baita.

Horretan oinarrituta, 2024ko urriaren 31n, izendapen osagarriaren proposamena argitaratu zen deialdiaren web-fitxan, eta bertan Miriam Manso Perú andrea sartu zen, txanda irekiko izangaien zerrendan hurrengoa baitzen.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiak betebeharrak betetzen dituela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Txanda irekiko izangaia den Miriam Manso Perú andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, sukaldari lanpostuan aritzeko, eta plantilla organikoan 68755 zenbakia duen lanpostua esleitzea. Lanpostu hori Osasun Departamentuko García Orcoyen ospitaleari atxikirik dago, eta destinoa Lizarra du.

2. Izendatutako izangaiak 2024ko abenduaren 18an hartu beharko du lanpostuaren jabetza, Profesionalen Kudeaketa eta Administrazio Atalean (Santa Soria kalea 2, 21300 Lizarra).

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea Lizarrako García Orcoyen ospitaleko Profesionalen Kudeaketa eta Administrazio Atalera, bai eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura ere, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko azaroaren 21ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

Iragarkiaren kodea: F2417126