252. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

4409/2024 EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, xedatzen duena kontratazioak egitea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gradu ertaineko tituludunen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostuak esleitzen dituena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urriaren 4an emandako 2568/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera-prozeduraren bidezko deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako tituludunen hamabost lanpostu, gehienez ere, betetzeko, salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Deialdi hori 2022ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 17koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 92/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 16an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 1926/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 9an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak kontratazio proposamena aurkeztu zuen puntuazio handienak izanik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaien alde, eta haien kontratazioak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 6ko 1778/2024 Ebazpenaren eta irailaren 23ko 3441/2024 Ebazpenaren bidez egin ziren.

Horretarako zuten epearen barruan eskatuta, María Esperanza Aragonés Estella andreari, María Dolores Andueza Pérez andreari eta María Gloria Esquíroz Villanueva andreari borondatezko eszedentzia eman zitzaien, lanpostuaz jabetu ziren egunetik aurrerako ondorioekin, administrazio honetan beste lanpostu batean zerbitzu ematen ari zirelako.

Deialdiaren 9.4 oinarriak ezartzen du ezen izangaia funtzionario bihurtu eta, lanpostuan egiazki aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzen duen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere beteko dela, deialdiaren 8.4 atalean xedatzen den moduan.

María Nieves Erdozáin Eguaras andreak, Idoya Bengoechea Celaya andreak, Lorenzo Silvano Izquierdo Villanueva jaunak, José Antonio Jiménez Anadón jaunak, Purificación Martínez Sánchez andreak, Aurelia Bravo Vallejo andreak eta María José Lasa Gorráiz andreak uko egin diote hautapen-prozesuari, eta Jesús María Moso Sanz jauna eta Eulalia Sanz de Galdeano Barricarte andrea prozesutik kanpo geratu dira, ez baitute betetzen deialdiaren 2.1.b) atalean ezarritako baldintza.

Azaldutakoarekin bat etorriz, eta horretan oinarrituta, 2024ko urriaren 25ean, bigarren kontratazio-proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web fitxan, honako hauen alde: María Asunción Gomiz Chazarra andrea, María del Camino Saragueta Goñi andrea, Félix Apesteguía Martínez jauna, Jesús María Sanz Uriz jauna, Lorea Ilundáin Gómez andrea, María Inmaculada Fernández de las Heras Ichaso andrea eta María Isabel Paula Izcue Istúriz andrea. Izan ere horiek dira zerrendan ondo-ondotik ageri diren izangaiak.

María del Camino Saragueta Goñi andreak hautapen-prozesuari uko egiteko eskaera aurkeztu du.

Gainerako izangaiek, ordea, aurkeztu dute eskatutako dokumentazioa, eta eskatutako betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da kontratazioa egitea eta lanpostu hutsak esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko ko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Honako hauei lanaldi partzialeko aldizkako lan-kontratu finkoa egitea: María Asunción Gomiz Chazarra andrea, Félix Apesteguía Martínez jauna, Jesús María Sanz Uriz jauna, Lorea Ilundáin Gómez andrea, María Inmaculada Fernández de las Heras Ichaso andrea eta María Isabel Paula Izcue Istúriz andrea. Izan ere horiek dira zerrendan ondo-ondotik ageri diren izangaiak.

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izangaiek behar den kontratua sinatu beharko dute 2024ko abenduaren 18an. Kontratua eskuragarri dagoenean, horren berri emanen zaie, sina dezaten. Telematika bidez sinatzen ahalko dute, Giza Baliabideen dokumentuak sinatzeko plataformaren bidez, edo aurrez aurre, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalean.

Kontratua sinatzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lanaldi partzialeko aldizkako lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalera, Nafarroako Foru Ogasuneko Administrazio Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

5. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko azaroaren 21ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTU ZK.

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HERRIA

EREMUA

GOMIZ CHAZARRA, MARIA ASUNCION

0009447

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO FORU OGASUNA

LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

APESTEGUIA MARTINEZ, FELIX

0009429

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO FORU OGASUNA

LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

SANZ URIZ, JESUS MARIA

0009449

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO FORU OGASUNA

LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

ILUNDAIN GOMEZ, LOREA

0009432

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO FORU OGASUNA

LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

FERNANDEZ DE LAS HERAS ICHASO, MARIA INMACULADA

0009433

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO FORU OGASUNA

LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

IZCUE ISTURIZ, MARIA ISABEL PAULA

0009439

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

NAFARROAKO FORU OGASUNA

LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

Iragarkiaren kodea: F2417127