252. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

104/2024 FORU DEKRETUA, azaroaren 20koa, kargutik kentzen duena Carlos Francisco Campo Ustárroz jauna, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren Zuzendaritza Nagusiko Komunikazio Zerbitzuko zuzendaria, berak eskatu baitu.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko ditu zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2024ko azaroaren 20an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Carlos Francisco Campo Ustárroz jauna, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren Zuzendaritza Nagusiko Komunikazio Zerbitzuko zuzendaria, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2024ko azaroaren 21etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta burutzan aritzeko azken eguna 2024ko azaroaren 20a da.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Komunikazioaren eta Proiekzio Instituzionalaren Zuzendaritza Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko azaroaren 20an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2416911