1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
170/2024 EBAZPENA, azaroaren 11koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Carcarko udal mugartean goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita.
Bat etorrita Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean ezarritakoarekin, 2024ko abuztuaren 7an, Carlos Sobrino San Martín jaunak, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren izenean, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eskatu zituen, bai eta instalazioaren onura publikoa zehazki deklaratzeko ere, Carcarko udal mugartean 13,2 kV-eko aireko linea elektriko berri bat egiteko proiekturako. 13,2 kV-eko "Lodosa-Cárcar" aireko linearekin lotuko da, haren 116. eta 117. euskarrien arteko tartean 505. zenbakia izanen duen euskarri berria sartuta, eta hortik abiatuko da aireko linea berriaren baoa, "Pardo" 5845 TZrako deribazioa, "Andosilla I" eta "Esperanza I" parke fotovoltaikoen ebakuazio sarearekin lotzeko.
Sustatzaileak aurkeztutako dokumentazio teknikoaren arabera, 13,2 kV-eko "Lodosa-Cárcar" aireko linearen zati bat moldatuko da, 116. euskarrian (lehendik dago) hasi eta 117. euskarrian (lehendik dago) bukatzen dena, tartean sartuko baita 505. zenbakia izanen duen euskarri berria. 13,2 kV-eko aireko linea berria, "Pardo" 5845 TZrako deribazioa, zirkuitu bikoitzekoa izanen da eta 54,6 mm²-ko sekzioko 47-AL1/8ST1A (LA-56) motako eroalez eginen da; tartekatuko den 505. euskarri berrian hasi eta 506 ean bukatuko da; eta 40,89 m-ko luzera izanen du (zirkuitu bakoitzeko), eta proiektuko dokumentazio grafikoaren araberako ibilbidea.
Bat etorrita Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluan ezarritakoarekin (errege dekretu horren bidez arautzen baitira energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkaturatze eta hornidura jarduerak eta energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurak), proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri dira 30 egun baliodunez. Horretarako, iragarkia paratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2024ko 184. zenbakian, irailaren 10ekoan) eta Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarian (bietan, 2024ko irailaren 11n) eta, orobat, dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren webgunean argitaratu zen. Halaber, informazioa Carcarko Udalari igorri zitzaion, epe berean jendaurrean jar zezan. Egintza hori egiaztatzen duen eginbidea espedientean jaso da.
Ez da alegaziorik jaso.
Aldi berean, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127., 131. eta 146. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, kontsulta igorri zitzaion Carcarko Udalari, zeinak 2024ko irailaren 17ko ebazpen baten bidez jakinarazi baitzuen ados dagoela eskatutako baimenarekin.
Espedientean jasota dago Carcarko Udalaren hirigintzako txostena, 2023ko irailaren 8koa, non jakinarazten baita proiektu honetarako ez dela beharrezkoa lurzoru urbanizaezinerako baimena (lurralde antolamenduaren arloko eskumena duen departamentuak ematen duena).
Adierazitakoarekin bat eta espedientean dagoen informazioa ikusita, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak otsailaren 1ean emandako 10/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 16koa) eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematea aipatutako goi tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko, aurkeztutako proiektua onestea eta hogeita lau hilabeteko epea ematea lanak egiteko.
2. Baimen hau emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.
3. Instalazioak aurkeztutako proiektuari jarraikiz egin beharko dira, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (ITC-RAT 01-23) onesten dituen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (ITC-LAT 01-09) onesten dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatuarekin.
4. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri obra-bukaerako ziurtagiria erantsi beharko zaio, teknikari fakultatibo eskudunak izenpetua, bai eta aplikatzekoa den araudian ezarritako gainerako dokumentazioa ere.
5. Instalazioaren onura publikoa zehazki deklaratzea, bat etorrita Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin; hori horrela, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze espedientean. Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ez da aldatu jendaurreko aldia igaro ondoren, eta ebazpen honen eranskinean ageri da.
6. Ebazpen hau Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
8. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente kodea adierazi beharko da.
9. Ebazpen hau Carcarko Udalari jakinaraztea, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2024ko azaroaren 11n.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
ERANSKINA.–ONURA PUBLIKOA ZEHAZKI DEKLARATZEAK UKITZEN DITUEN ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA ZEHATZA ETA BANAKAKOA
KATASTROKO DATUAK | TITULARRA ETA HELBIDEA | UKIPENAK | OHARRAK |
Udalerria | Poligonoa | Lurzatia | Katastroko erreferentzia | Lur mota / Laborea | Jabea | Herria | Probintzia | Zortasunaren azalera (m²) | Euskarriaren okupazioa (m²) |
Cárcar | 4 | 149 | 310000000002363850GT | Lehorreko alorra | Carcarko Udala | Cárcar | Nafarroa | 158,88 | 1,96 | |
Iragarkiaren kodea: F2416364