1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
168/2024 EBAZPENA, azaroaren 11koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Los Arcosko udal mugartean goi tentsioko instalazio elektriko bat aldatzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita.
Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 17ko 207/2023 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena eman ziren 13,2 kV-eko linea misto bat (airekoa eta lurpekoa) jartzeko, zirkuitu bikoitz eta bakunekoa, "Los Arcosko TBA - Perguita industrialdea" tartean, Los Arcosko udal mugartean; eta, orobat, instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratu zen. Proiektuaren sustatzailea Berrueza SA da.
2024ko abuztuaren 10ean, sustatzaileak proiektuaren eranskin bat aurkeztu zuen, aldaketa hauek jasotzen zituena onetsitako proiektuarekiko:
–7. euskarriaren kokapena aldatu zen, herri-lurzati berean kokatuta, 8. euskarriraino doan linea elektrikoaren trazadurak 160. lurzatian dagoen eraikin txiki batekiko erregelamenduzko distantziak gorde ditzan.
–8. euskarria lekuz aldatu zen, aurreikusita zegoen Los Arcosko 6. poligono 165. lurzatitik 162. lurzatira, Montejurrako hornidura hodi bat dagoelako. Aurreikusita zegoen metalezko dorrearen ordez (C3000-20) beste bat paratuko da (C4500-20).
–9. zenbakidun metalezko dorrea C3000-18 motakoa izan beharrean C3000-20 motakoa izanen da, bi euskarri horien arteko baoan altuera handiagoa izateko.
–Beste 3 kutxatila paratuko dira, lehendik zeudenei atxikita, errazago jartzeko Perguita industrialdearen eremuan egitekoa den kanalizazio bidezko lurpeko linea berria.
Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritakoa betez (errege dekretu horren bidez arautzen baitira energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkaturatze eta hornidura jarduerak eta energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurak), eskaera bigarren aldiz jarri zen jendaurrean, 30 egun baliodunez. Horretarako, iragarkia paratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2024ko 211. zenbakian, urriaren 17koan) eta, orobat, dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren web fitxan argitaratu zen. Era berean, informazioa Los Arcosko Udalari igorri zitzaion, epe berean jendaurrean jar zezan bere ediktu-taulan.
Aldi berean, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127., 131. eta 146. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, kontsulta igorri zitzaion Los Arcos Udalari.
Ez zen ez alegaziorik ez txostenik jaso.
2024ko irailaren 6ko txosten baten bidez, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuko Ingurumen Ebaluaziorako Atalak jakinarazi zuen planteatutako aldaketek ez dutela ukipen berririk ekarriko, eta, beraz, ez dagoela ingurumen ukipenen beste ebaluazio bat egin beharrik, eta indarrean daudela Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 17ko 91E/2023 Ebazpenean ezarritako baldintzak.
Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 16ko 420E/2024 Ebazpenaren bidez, lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egiteko baimena ematen da proiekturako, hirigintzako ebazpenean bertan zehazten diren determinazioak betetzeko baldintzarekin.
Adierazitakoarekin bat eta espedientean dagoen informazioa ikusita, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak otsailaren 1ean emandako 10/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 16koa) eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Berrueza SAri aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematea aipatutako goi tentsioko instalazio elektrikoa aldatzeko, aurkeztutako proiektuaren eranskina onestea eta hogeita lau hilabeteko epea ematea lanak egiteko.
2. Baimen hau emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.
3. Instalazioak aurkeztutako proiektuaren eranskinari jarraikiz egin beharko dira, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (ITC-RAT 01-23) onesten dituen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (ITC-LAT 01-09) onesten dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatuarekin.
4. Behin proiektuaren eranskina gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri obra-bukaerako ziurtagiria erantsi beharko zaio, teknikari fakultatibo eskudunak izenpetua, bai eta aplikatzekoa den araudian ezarritako gainerako dokumentazioa ere.
5. Instalazio horren onura publikoa zehazki deklaratzea, bat etorrita Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin; hori horrela, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze espedientean. Ebazpen honen eranskinean azaltzen da ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda; ez du aldaketarik izan 2024ko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 17koan, jendaurrean jarritakoaren aldean.
6. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuari, eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
8. Ebazpen hau jakinaraztea Berrueza SAri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente kodea adierazi beharko da.
9. Ebazpen hau Los Arcosko Udalari jakinaraztea, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2024ko azaroaren 11n.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
ERANSKINA.–PROIEKTUAREN ERANSKINAK UKITZEN DITUEN ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA
13,2 kV-eko linea mistoa (airekoa eta lurpekoa), zirkuitu bikoitz eta bakunekoa, "Los Arcosko TBA - Perguita industrialdea" tartean, Los Arcosko udal mugartean (Nafarroa)
TITULARRA ETA HELBIDEA | KATASTROKO DATUAK | UKIPENAK |
Udalerria | Jabea | Herria | Probintzia | Poligonoa | Lurzatia | Katastroko erreferentzia | Lur mota / Laborea | Euskarri zk. | Euskarriaren okupazioa (m²) | Linearen luzera (m) | Lurgaineko azalera (m²) | Sarbide zortasuna (m²) |
Los Arcos | M.ª Teresa Macua Patermina | Logroño | Errioxa | 6 | 100 | 310000000001048359XI | Ureztalurrak | 6 | 2,25 | 293 | 1.172 | 210 |
Los Arcos | José Ignacio López de Dicastillo | Los Arcos | Nafarroa | 6 | 156 | 310000000002190621KQ | Ureztalurrak | | | 68 | 272 | |
Los Arcos | M.ª Josefa Alcalde Subijada | Los Arcos | Nafarroa | 6 | 159 | 310000000001048385HW | Ureztalurrak | | | 49 | 196 | |
Los Arcos | Ana Calleja | Logroño | Errioxa | 6 | 160 | 310000000001048386JE | Ureztalurrak | | | 51 | 204 | |
Los Arcos | Los Arcosko Udala | Los Arcos | Nafarroa | | | Herri-lurra | | 7 | 1,90 | 5 | 20 | |
Los Arcos | Los Arcosko Udala | Los Arcos | Nafarroa | 6 | 162 | 310000000001048388LT | Ureztalurrak | 8 | 1,90 | 18 | 72 | |
Los Arcos | Nuestra Señora del Romero upategia | Los Arcos | Nafarroa | 6 | 165 | 310000000001048389BY | Ureztalurrak | | | 168 | 672 | |
Iragarkiaren kodea: F2416362