Iragarkia
251. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 12a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
150/2024 EBAZPENA, azaroaren 15ekoa, Energia, Enpresa I+G+B eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez administrazio baimena ematen baita proiektu hau eraiki eta haren onura publikoa zehazki deklaratzeko: energia elektrikoa ekoizteko Kasedako udal-mugarteko 29,25 MWp-eko (20,90 MWn) "Zangoza II" eguzki-instalazio fotovoltaikoa eta Kasedako, Oibarko eta Zangozako udal-mugarteetako haren ebakuazio azpiegiturak.
1.–Eraikitzeko administrazio baimenaren eta, zehazki, onura publikoaren adierazpenaren eskaera.
2024ko martxoaren 5ean, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren (haren bidez, energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornidura egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dira) 130. eta 143. artikuluak aplikatuz, Metka EGN Solar 30 SLU enpresak Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari eskatu zion eraikitzeko administrazio-baimena emateko eta onura publikoa zehazki deklaratzeko, proiektu honetarako: Kasedako udal-mugarteko 29,25 MWp-eko (20,90 MWn) "Zangoza II" eguzki-instalazio fotovoltaikoa eta Kasedako, Oibarko eta Zangozako udal-mugarteetako haren ebakuazio azpiegiturak.
"Zangoza II" eguzki-instalazio fotovoltaikoaren exekuzio proiektuak ekipo nagusi hauek ditu:
- 59.696 modulu, unitateko 490 Wp-eko potentziakoak, guztira puntako 29,25 MWp-eko potentzia izateko, 42,11 Ha-ko gainazal okupatuarekin.
- 6 inbertsore fotovoltaiko, 3.483,33 kW-eko AC potentziakoak, 50 ºC-ra mugatuta (20,90 MWn).
- 3 transformazio-zentro, 7.340 kVA-eko AC potentziakoak, 50 ºC-ra.
Eguzki-instalazio fotovoltaikoak sortutako energia 30 kV-eko tentsioko lurpeko linea baten bidez kanporatzen da "Zangoza I eta II Eguzki Instalazioa" izeneko 66/30 kV-eko Transformazio Azpiestaziora.
Azpiestazio jasotzaile hori eta 220 kV-eko Zangoza Transformazio Aspiestazioarekin (Red Eléctrica de España SAUren jabetzakoa) lotutako kanporatze azpiegiturak beste espediente baten (5107-CE) xede den "Zangoza I" izeneko eguzki-instalazio fotovoltaikoarekin (hau ere 29,25 MWp/20,90 MWn) partekatzen dira.
"Zangoza I eta II Eguzki Instalazioa" izeneko 66/30 kV-eko Transformazio Azpiestazioaren proiektua eta gaur egun Zangozako udal-mugartean dagoen 66/220 kV-eko Transformazio Azpiestazio Jasotzaileraino ("Sangüesa Promotores" izenekoa) kanporatzeko 66 kV-eko linea mistoaren (airekoa eta lurpekoa) proiektua 5107-CE kodea duen espedientearen barruan onartu ziren (2024ko azaroaren 7ko 145/2024 Ebazpena).
"Sangüesa Promotores" azpiestaziotik 220 kV-eko Zangoza Transformazio Aspiestazioaren sarbide- eta konexio-punturaino 220 kV-eko lurpeko linea baten bidez kanporatzen da.
2.–Aurrekariak.
2021eko apirilaren 20an, Metka EGN Solar 30 SLU enpresak aurretiazko administrazio-baimena eskatu zuen Kasedako udal-mugartean energia elektrikoa ekoizteko 29,25 MWp-eko "Zangoza II" eguzki-instalazio fotovoltaikoa izeneko instalazioa ezartzeko, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluak eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluak ezartzen dutena aplikatuz.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 418E/2023 Ebazpenaren bidez, ingurumen-inpaktuaren aldeko adierazpena egin zen eguzki instalazio fotovoltaikoaren eta haren ebakuazio azpiegituraren proiekturako.
Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren abuztuaren 21eko 315E/2023 Ebazpenaren bidez, lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak egiteko baimena eman zen aipatutako instalaziorako.
Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren irailaren 6ko 123/2023 Ebazpenaren bidez (2023ko irailaren 21eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 198. zk.) Metka EGN Solar 30 SLU enpresari aurretiazko administrazio-baimena eman zitzaion Kasedako udal-mugarteko "Zangoza II" eguzki-instalazio fotovoltaikoa eta Kasedako, Oibarko eta Zangozako udal-mugarteetako haren ebakuazio azpiegiturak instalatzeko.
3.–Onura publikoa zehazki deklaratzeko proposamena jendaurrean jartzea eta kontsulten izapidea.
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluarekin eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluarekin bat etorriz, 2024ko martxoaren 26an eta 27an, hurrenez hurren, iragarki bana argitaratu zen 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Diario de Noticias egunkarian, onura publikoa zehazki deklaratzeko eskaera jendaurrean jartzeko, ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrendarekin batera.
Halaber, iragarkia Kasedako, Oibarko eta Zangozako udalei igorri zitzaien, beren legezko abisuen oholetan epe berean jendaurrean jar zezaten. Egintza horiek egiaztatzen dituzten eginbideak daude espedientean.
Jendaurreko informazioa izapidetzeko epearen barruan alegazio hauek jaso ziren (aurkeztu ziren egunaren araberako hurrenkeran daude):
–1. alegazioa, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia, 2024ko maiatzaren 10ean.
–2. alegazioa, Miguel Ángel Ayape Arbe, 2024ko maiatzaren 13an.
Horrez gain, alegazio hauek ere jaso ziren jendaurreko informazioa izapidetzeko epetik kanpo:
–3. alegazioa, Héctor Miguel Nagore Sorabilla, Francisco Javier Mauleón Lafitaren izenean, 2024ko maiatzaren 31n.
–4. alegazioa, Héctor Miguel Nagore Sorabilla, Ángel eta Francisco Javier Rada Arlegui anaien izenean, 2024ko maiatzaren 31n.
–5. alegazioa, Héctor Miguel Nagore Sorabilla, Teodoro Máximo Zulet Solaren izenean, 2024ko maiatzaren 31n.
Era berean, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 146. artikuluan jasotakoari jarraikiz, aurkeztutako dokumentazio teknikoa ukitutako erakundeei helarazi zitzaien, zegozkien txostenak egin zitzaten. Taulan adierazitako txostenak jaso ziren:
ERAKUNDEA | TXOSTEN ZENBAKIA | DATA |
Ingurumen Ebaluazioaren Atala | 1 | 2024-05-15 |
Paisaiaren eta Landa lurzoruaren Atala | ||
Kasedako Udala | ||
Ebroko Konfederazio Hidrografikoa (EKH) | 2 | 2024-04-15 |
Viscofán SA | 3 | 2024-04-15 |
Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa (MITECO) | ||
Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atala | 4 | 2024-04-02 |
Ondare Historikoaren Zerbitzuko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atala | ||
Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko Herri-lurren Atala |
Jendaurreko informazioaren eta kontsulten izapidea bukatu ondotik, jasotako alegazio eta txosten guztiak bidali zitzaizkion sustatzaileari, azter zitzan.
2024ko ekainaren 19an, entitate sustatzaileak jasotako alegazio eta txosten guztiei erantzun zien.
Jasotako alegazioen eta txostenen eduki laburtua eta azterketa ebazpen honen I. eta II. eranskinetan laburbiltzen dira.
4.–Eraikitzeko administrazio baimena eta zehazki onura publikoko deklarazioa emateko proposamena.
Aurkeztutako dokumentazioa ikusita, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatzen du prozedura behar bezala gauzatu dela, eta proposatzen du Metka EGN Solar 30 SLU enpresari eraikitzeko administrazio-baimena ematea eta onura publikoa zehazki deklaratzea, eskatu bezala, soilik III. eranskineko zerrendan ageri diren ukitutako ondasun eta eskubideetara mugatuta.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. Eraikuntzarako administrazio-baimena ematea Metka EGN Solar 30 SLU enpresari, Kasedako udal-mugartean energia elektrikoa ekoizteko "Zangoza II" instalazioa jartzeko, eta horren ebakuazio-azpiegiturak ezartzeko Kasedako, Oibarko eta Zangozako udal-mugarteetan, eta Manuel Cañas Mayordomo goi-mailako ingeniari teknikoak eta Daniel Correro Cabrera industria-ingeniariak sinatutako eguzki-instalazio fotovoltaikoa egikaritzeko proiektua onartzea.
2. Instalazio horren onura publikoa deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin bat; hori horrela, Metka EGN Solar 30 SLU enpresa onuraduna izanen da desjabetze-espedientean. III. eranskinean jaso da ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda.
3. Instalazioak aurkeztutako dokumentazioari jarraikiz gauzatu beharko dira, eta bat etorri beharko dute honako hauetan xedatutakoarekin: goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua; goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua; eta behe tentsiorako Erregelamendu elektroteknikoa onesten duen abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretua.
4. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak ustiatzeko baimena eskatu beharko du. Eskaerarekin batera, orobat aurkeztu beharko da abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 132. artikuluan adierazitako dokumentazioa.
5. Baimen hau emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.
6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiari, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Ingurumen Ebaluaziorako Atalari, Paisaiaren eta Landa-lurzoruaren Atalari, Herri-lurren Atalari eta Ondare Historikoaren Zerbitzuari.
7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
8. Ebazpen hau jakinaraztea Metka EGN Solar 30 SLU enpresari, Viscofán Sari, Miguel Ángel Ayape Arberi, Héctor Miguel Nagore Sorabillari eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea bukatzen eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, espediente-zenbakia adierazita (idazpuruan ageri da, erreferentzia honetan: espedientea).
9. Ebazpen hau jakinaraztea Kasedako Udalari, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioari (MITECO), eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2024ko azaroaren 15ean.–Energia, Enpresa I+G+B eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Garbiñe Oloriz Basterra.
I. ERANSKINA.–JASOTAKO ALEGAZIOAK
Jaso diren alegazio guztien laburpena eta analisia azalduko dira jarraian:
1. alegazioa.–Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia, 2024ko maiatzaren 10ean.
Alegazio hau 5107-CE kodea duen espedientean aurkeztutako 4. alegazioaren ildo beretik doa, zeina "Zangoza I" eguzki-instalazio fotovoltaikoari baitagokio, baina "Zangoza II" eguzki-planta fotovoltaikoak ukitutako lursailak aipatzen ditu.
Erantzuna:
5107-CE espedientearen 4. alegazioan emandako erantzunak honetarako ere balio du (ikus 2024ko azaroaren 7ko 145/2024 Ebazpena).
2. alegazioa.–Miguel Ángel Ayape Arbe, 2024ko maiatzaren 13an.
Alegazio honek bere barnean sei alegazio biltzen ditu. Hirugarren alegazioa kenduta, gainerako alegazioak (onura publikoaren justifikaziorik ez dagoela; aurretiazko proiektu betearazlerik ez dagoela; Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herri-lurren Atalak eragozpenak jarri dituela; ez direla zehazten desjabetzeko tresnara jo behar duten finkak; eta etorkizuneko desjabetzeak ukitutako lursailetako batzuk onura publikoko mendietan daudela) "Zangoza I" eguzki-planta fotovoltaikoari dagokion 5107-CE kodeko espedientean 5. alegazio gisa aurkeztutako alegazio berberak dira.
Hirugarren alegazioak, berriz, finken eta horien benetako titularren identifikazio eskasa aipatzen du, eta Kasedako 7. poligonoko 175. eta 177. lurzatiez ari da. Horiei dagokienez, alegazioan adierazten denez, "banandu egin ziren segur aski; izan ere, 2023ko otsailean aurkeztutako proiektuan jaso zenez, bi finkak aztarnategi arkeologikoak ziren eta proiektutik kanpo gelditu behar zuten".
Erantzuna:
Hirugarren alegazioa kenduta, beste bost alegazioetarako 5107-CE espedientearen 5. alegazioan emandako erantzun berberek balio dute (ikus 2024ko azaroaren 7ko 145/2024 Ebazpena).
Hirugarren alegazioari dagokionez, entitate sustatzaileak:
–Argitu du, lehenik eta behin, Kasedako 7. poligonoko 175. eta 177. lurzatiak "Zangoza II" eguzki-planta fotovoltaikoari dagozkiola, eta ez "Zangoza I" eguzki-planta fotovoltaikoari, eta
–Bigarrenik, aipatutako bi lurzatiak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan sartzeko arrazoiak egiaztatu ditu. Horretarako, ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren 34. baldintzatzailea aipatzen du, bai eta katalogatutako aztarnategi arkeologikoen inguruetan obrak egin ahal izateko Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalaren aldeko txostena beharko dela ere.
3. alegazioa.–Héctor Miguel Nagore Sorabilla, Francisco Javier Mauleón Lafitaren izenean, 2024ko maiatzaren 31n.
Alegazio hau bat dator 5107-CE kodea duen espedientean aurkeztutako 6. alegazioarekin, zeina "Zangoza I" eguzki-instalazio fotovoltaikoari baitagokio.
Erantzuna:
5107-CE espedientearen 6. alegazioan emandako erantzunak honetarako ere balio du (ikus 2024ko azaroaren 7ko 145/2024 Ebazpena).
4. alegazioa.–Héctor Miguel Nagore Sorabilla, Ángel eta Francisco Javier Rada Arlegui anaien izenean, 2024ko maiatzaren 31n.
Alegazio hau bat dator 5107-CE kodea duen espedientean aurkeztutako 7. alegazioarekin, zeina "Zangoza I" eguzki-instalazio fotovoltaikoari baitagokio.
Erantzuna:
5107-CE espedientearen 7. alegazioan emandako erantzunak honetarako ere balio du (ikus 2024ko azaroaren 7ko 145/2024 Ebazpena).
5. alegazioa.–Héctor Miguel Nagore Sorabilla, Teodoro Máximo Zulet Solaren izenean, 2024ko maiatzaren 31n.
Alegazio hau bat dator 5107-CE kodea duen espedientean aurkeztutako 8. alegazioarekin, zeina "Zangoza I" eguzki-instalazio fotovoltaikoari baitagokio.
Erantzuna:
5107-CE espedientearen 8. alegazioan emandako erantzunak honetarako ere balio du (ikus 2024ko azaroaren 7ko 145/2024 Ebazpena).
II. ERANSKINA.–JASOTAKO TXOSTENAK
Jasotako txosten guztien laburpena eta analisia azalduko dira jarraian:
1. txostena.–Ingurumen Ebaluazioaren Atala.
Txosten hau bat dator 5107-CE kodea duen espedientean aurkeztutako 1. txostenarekin, zeina "Zangoza I" eguzki-instalazio fotovoltaikoari baitagokio.
Erantzuna:
5107-CE espedientearen 1. txostenari emandako erantzunak honetarako ere balio du (ikus 2024ko azaroaren 7ko 145/2024 Ebazpena).
2. txostena.–Ebroko Konfederazio Hidrografikoa (EKH).
2024ko apirilaren 3an aurkeztutako dokumentuan, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak hartu izanaren agiria igorri zuen Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuaren Azpiegitura Energetikoen Atalak egindako kontsulta-idazkiari buruz. Idazki hori 2024ko martxoaren 26an sartu zen aipatutako erakundean, eta aipatutako 2024-OI-266 espedientea ireki zela jakinarazi zuen, baina ez zen txostenik egin.
Erantzuna:
2024ko ekainaren 19an, erakunde sustatzaileak erantzun zuen jakinaren gainean gelditu zela.
3. txostena.–Viscofán SA.
Txosten hau bat dator 5107-CE kodea duen espedientean aurkeztutako 3. txostenarekin, zeina "Zangoza I" eguzki-instalazio fotovoltaikoari baitagokio.
Erantzuna:
5107-CE espedientearen 3. txostenari emandako erantzunak honetarako ere balio du (ikus 2024ko azaroaren 7ko 145/2024 Ebazpena).
4. txostena.–Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atala.
Txosten hau bat dator 5107-CE kodea duen espedientean aurkeztutako 5. txostenarekin, zeina "Zangoza I" eguzki-instalazio fotovoltaikoari baitagokio.
Erantzuna:
5107-CE espedientearen 5. txostenari emandako erantzunak honetarako ere balio du (ikus 2024ko azaroaren 7ko 145/2024 Ebazpena).
III. ERANSKINA.–"ZANGOZA II" EGUZKI-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOAK ETA HARI ATXIKITAKO TRANSFORMAZIO ETA EBAKUAZIO AZPIEGITUREK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA
FINKAREN KODEA | TITULARRA/K | ERAGINAK | KATASTROA | ||
Behin betiko okupazioa m² | Industrialdea | Lurzatia | Deskribapena | ||
Kasedako mugapea | |||||
PSII-01 | Francisco Javier Mauleón Lafita | 23.183,19 | 7 | 135 | Lehorreko alorra |
PSII-02 | Francisco Ejea Sola, M.ª Dolores del Río Lorea / Kasedako Udalaren herri-lurrak | 12.593,87 | 7 | 139 | Lehorreko alorra |
PSII-03 | M.ª Socorro Oyaga Martínez, Fernando Urrutia Ayesa / Kasedako Udalaren herri-lurrak | 12.841,60 | 7 | 136 | Lehorreko alorra |
PSII-04 | Pedro Rodrigo Osarte | 13.538,41 | 7 | 138 | Lehorreko alorra |
PSII-05 | Kasedako Udalaren herri-lurrak | 6.097,99 | 7 | 137 | Lehorreko alorra |
PSII-06 | Julia Recari Sanzol | 15.229,98 | 7 | 152 | Lehorreko alorra |
PSII-07 | Pedro Asurmendi Isturiz / Kasedako Udalaren herri-lurrak | 7.721,33 | 7 | 153 | Lehorreko alorra |
PSII-08 | Kasedako Udalaren herri-lurrak | 3.730,05 | 7 | 168 | Lehorreko alorra |
PSII-09 | Blanca Esther Fernández Renedo, Jesús Antonio Esparza Iriarte / Kasedako Udalaren herri-lurrak | 8.103,93 | 7 | 186 | Lehorreko alorra |
PSII-10 | Blanca Esther Fernández Renedo, Jesús Antonio Esparza Iriarte | 8.131,14 | 7 | 151 | Lehorreko alorra |
PSII-11 | Blanca Esther Fernández Renedo, Jesús Antonio Esparza Iriarte | 10.651,55 | 7 | 121 | Lehorreko alorra |
PSII-12 | M.ª Idoya Estornes Oiza | 15.587,93 | 7 | 120 | Lehorreko alorra |
PSII-13 | Kasedako Udalaren herri-lurrak | 3.944,06 | 7 | 134 | Lehorreko alorra |
PSII-14 | Francisco Javier Rada Arlegui, Angel Rada Arlegui | 13.731,34 | 7 | 133 | Lehorreko alorra |
PSII-15 | Kasedako Udalaren herri-lurrak | 1.901,02 | 7 | 184 | Lehorreko alorra |
PSII-16 | Ana Isabel Iziz Elarre | 3.707,81 | 7 | 132 | Lehorreko alorra |
PSII-17 | Roque Lozano Basterra | 19.642,53 | 7 | 130 | Lehorreko alorra |
PSII-18 | M.ª Concepción Solano Aguado | 13.586,65 | 7 | 129 | Lehorreko alorra |
PSII-19 | Gabriela Ezpeleta Pérez / Kasedako Udalaren herri-lurrak | 37.623,98 | 7 | 154 | Lehorreko alorra |
PSII-20 | José Urrutia Ayesa, M.ª Asunción Larraz Cuella | 18.081,33 | 7 | 162 | Lehorreko alorra |
PSII-21 | José Urrutia Ayesa, M.ª Asunción Larraz Cuella / Kasedako Udalaren herri-lurrak | 9.610,99 | 7 | 165 | Lehorreko alorra |
PSII-22 | José Urrutia Ayesa, M.ª Asunción Larraz Cuella / Kasedako Udalaren herri-lurrak | 2.069,78 | 7 | 166 | Lehorreko alorra |
PSII-23 | Roque Lozano Basterra | 2.878,43 | 7 | 170 | Lehorreko alorra |
PSII-24 | José Urrutia Ayesa, M.ª Asunción Larraz Cuella / Kasedako Udalaren herri-lurrak | 31.034,42 | 7 | 161 | Lehorreko alorra |
PSII-25 | José Urrutia Ayesa | 6.312,58 | 7 | 171 | Lehorreko alorra |
PSII-26 | Miguel Usoz Basterra | 10.091,74 | 7 | 160 | Lehorreko alorra |
PSII-27 | Kasedako Udalaren herri-lurrak | 3.563,13 | 7 | 159 | Lehorreko alorra |
PSII-28 | Teodoro Maximino Zulet Sola | 15.058,10 | 7 | 172 | Lehorreko alorra |
PSII-29 | Esteban Luis Bermejo Blas | 11.223,17 | 7 | 173 | Almendrondoak |
PSII-30 | M.ª Inmaculada Algarra Ollo | 17.989,07 | 7 | 174 | Lehorreko alorra |
PSII-31 | Jesús M.ª Lecumberri Guembe | 18.125,38 | 7 | 128 | Lehorreko alorra |
PSII-32 | Kasedako Udalaren herri-lurrak | 8.593,73 | 7 | 155 | Lehorreko alorra |
PSII-33 | Adoración Pérez Jauregui, Hilario Pérez Jauregui, M.ª Carmen Pérez Jauregui, Tomás Pérez Jauregui, Luis Fernando Pérez Jauregui, Ignacio Pérez Jauregui / Kasedako Udalaren herri-lurrak | 2.473,32 | 7 | 197 | Lehorreko alorra |
PSII-34 | M.ª Nieves Dolorea Oneca / Kasedako Udalaren herri-lurrak | 5.483,74 | 7 | 157 | Almendrondoak |
PSII-35 | Kasedako Udalaren herri-lurrak | 19.456,25 | 7 | 158 | Lehorreko alorra |
PSII-36 | Teodoro Maximino Zulet Sola | 13.277,36 | 7 | 185 | Lehorreko alorra |
PSII-37 | Esteban Luis Bermejo Blas / Kasedako jabe ezezagunak | 33.178,52 | 7 | 178 | Almendrondoak |
PSII-38 | Concepción Ventura Leoz, Mariano Ventura Leoz | 3.781,38 | 7 | 176 | Almendrondoak |
PSII-39 | M.ª Rosa Ayesa Baztan, Pedro Juan Ayesa Baztan, Aurora Ayesa Baztan, Ceferina Ayesa Baztan / Kasedako Udalaren herri-lurrak | 4.894,52 | 7 | 175 | Lehorreko alorra |
PSII-40 | Kasedako Udalaren herri-lurrak | 18.509,55 | 7 | 177 | Almendrondoak |
Iragarkiaren kodea: F2416786
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
