2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUBIETA
Hirigintza tasa arautzen duen ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena
Zubietako Udalak, 2024ko irailaren 3an egin osoko bilkuran, legeak eskatzen duen quoruma zuela, erabaki zuen hasiera batean onestea Zubietako hirigintza tasa arautzen duen ordenantzaren aldaketa. Iragarkia 2024ko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, irailaren 17an.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Zubietan, 2024ko azaroaren 11n.–Alkatea, Ernesto Dominguez Olea.
HIRIGINTZAKO IZAPIDEENGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUEN UDAL ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Ordenantza hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12.1, 100. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoaren babespean.
Zergapeko egintza
2. artikulua. Zergapeko egintza da hirigintzako jarduketen eta hirigintzaz kanpoko lizentzien tramitazioari dagozkion zerbitzu tekniko edo administratiboak ematea, udal mugapearen edozein tokitan egiten denean, hala lur pribatuan nola publikoan.
3. artikulua. Tasa hauei loturiko udal egintza, bertzeak bertze, hirigintzako jarduketa hauetan gauzatzen da:
a) Udal Planeko aldaketa puntualak tramitatzea.
–200 euro (tarifa horiei prentsako iragarkien kostua erantsiko zaie, indarrean dagoen tarifaren arabera).
b) Plan partzial edo bereziak eta haien aldaketak tramitatzea.
–200 euro (tarifa horiei prentsako iragarkien kostua erantsiko zaie, indarrean dagoen tarifaren arabera).
c) Lerrokaduren azterlan osagarriak edo xehetasun azterlanak tramitatzea.
–200 euro (tarifa horiei prentsako iragarkien kostua erantsiko zaie, indarrean dagoen tarifaren arabera).
d) Unitateen mugapenak eta erabilera aldaketak tramitatzea.
–200 euro (tarifa horiei prentsako iragarkien kostua erantsiko zaie, indarrean dagoen tarifaren arabera).
e) Birzatiketak edo kudeaketarako bestelako bitartekoak tramitatzea.
–200 euro (tarifa horiei prentsako iragarkien kostua erantsiko zaie, indarrean dagoen tarifaren arabera).
f) Lur-bereizketak.
–200 euro.
g) Urbanizazio proiektuak tramitatzea..
–200 euro (tarifa horiei prentsako iragarkien kostua erantsiko zaie, indarrean dagoen tarifaren arabera).
h) Hirigintzako kontsultak.
–200 euro hirigintza kontsulta bakoitzeko.
i) Hirigintza-lizentzia behar duten obrak.
–0 euro.
j) Erantzukizunpeko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa behar duten egintzak.
–0 euro.
k) Exekuzio aginduak.
–200 euro.
l) Aurri-espedienteak.
–200 euro (tarifa horiei prentsako iragarkien kostua erantsiko zaie, indarrean dagoen tarifaren arabera).
ll) Jarduera lizentzien tramitazioa.
–Jarduera sailkaturako lizentziak, duten tamainagatik ingurumeneko ukipenen gaineko txostena behar badute: 100,00 euro.
–Jarduerarako lizentziak, tamaina txikiagokoak: 75,00 euro.
m) Irekitzeko lizentzien tramitazioa.
–Irekitzeko lizentzia, duten tamainagatik ingurumeneko ukipenen gaineko txostena behar badute: 100,00 euro.
–Irekitzeko lizentziak, tamaina txikiagokoak: 75,00 euro.
n) Jarduera lizentzien, irekitzeko lizentzien eta gainerako beste batzuen gaineko kontsulten tramitazioa.
–60 euro.
ñ) Eta, oro har, aurrekoetan sartzen ez den hirigintzako edozein tramitazio, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeak babestua baldin bada (5/2015 Foru Legeak, martxoaren 5ekoa, Nafarroan hirigintza iraunkorra, hiri-berrikuntza eta hirigintza-jarduera laguntzeko neurriei buruzkoak, egin dizkion aldaketekin).
o) Gehigarria kontsultagatik: 80,00 euro.
p) Tarifa bakoitzean, gehigarriak barne, 80,00 euro gehituko dira bigarren eta hurrengo lizentzia, ikuskapen, kontsulta edo txostenengatik, baldin prozedura eta izapide berari buruzkoak badira. Tarifa denei Beza gehitu behar zaie.
Ordaindu beharra
4. artikulua. Hirigintzako tramitazioa eskatzen den unean sortzen da tasa ordaindu beharra.
Subjektu pasiboa
5. artikulua. Hirigintzako tramitazioa eskatzen duten pertsona fisiko edo juridikoek ordaindu behar dute.
Tarifak eta karga-tasa
6. artikulua. Hirigintzako aholkularitzaren txostenak eta prentsan argitaratzen diren iragarkiak zer kostu duten, horrenbertze izanen dira aplikatu beharreko tarifak, tasak eta karga-tasak, ordenantzaren 3. artikuluan aipatzen diren hirigintzako jarduketei dagokienez.
Txostenik ez dagoen kasuetan, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren likidazioa 10 eurotara ailegatzen ez bada, tasak zenbateko hau izango du: 10 euro ken zergaren zenbatekoa.
Alkatetzak eginen du tasen behin betiko likidazioa.
Tramitazioa
7. artikulua. Hirigintzako tramitaziorako eskaera orok berarekin beharko ditu Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeak aipatzen dituen edukia eta zehaztapenak.
Kudeaketa arauak
8. artikulua. Planeamendurako espedienteak tramitatzeko arduradunek, udal teknikarien aldeko txostena hartu ondotik, likidazioa eginen dute, eta bertan honako hauek aipatuko dira: subjektu pasiboaren izena, tasa zer kontzepturen arabera likidatzen den, tasaren tarifa eta zenbatekoa.
9. artikulua. Tasen likidazioa onetsi eta gero, interesdunari jakinaraziko zaio, erregelamenduzko epean tasak ordain ditzan.
AZKEN XEDAPENA
Bakarra. Behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra ordenantza honek.
Iragarkiaren kodea: L2416780