2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Deialdia, 2024-2025 ikasturteko unibertsitateko, batxilergoko eta graduko ikasketetarako. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 799000.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/799000).
Deialdi honen xedea da premia duten familiei laguntza ematea, familiako kideen ikasketen gastuen zati bat ordaintzeko.
Laguntza hauek dira Vianako ikasleendako, baldin 2024-2025 ikasturtean unibertsitateko, batxilergoko edo Lanbide Heziketako graduko (erdi- eta goi-maila) ikasketak eta Oinarrizko Lanbide Heziketakoak egiten badituzte (ez dira onartzen master, aditu edo graduondoko ikasketak).
Laguntza hauek eska daitezke Osoko Bilkurak onetsitako deialdi honen 1. oinarrian ezarritako kontzeptuengatik.
Vianan, 2024ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2417179