251. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TULEBRAS

Udalbatzako kideen ordainsariak

Tulebrasko Udalak, 2024ko urriaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Aldatzea udalbatzak 2023ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren lehen puntua. Horrenbestez, jarraian adierazten den moduan arautuko da korporazioko kideentzako konpentsazio-araubidea 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera:

Zinegotziak: Honako konpentsazio ekonomiko hau ezartzen da osoko bilkuretara eta Barillasko, Monteagudoko eta Tulebrasko Udalen Batasunaren batzarretara joateagatik, bai eta Barillasko eta Tulebrasko Ehiza Mankomunitateko batzarretara eta Kontuen Batzorde Berezira joateagatik ere: ehun eta hirurogeita bost euro (165,00 euro); bertaratutako zinegotzi bakoitzari ordainduko zaio, urtean bederatziehun eta laurogeita hamar (990,00 euro) euroko mugarekin. Zenbateko hori urtero eguneratuko da, Nafarroako Gobernuak administrazio publikoetako funtzionarioentzat ezartzen duen errebalorizazio-indizea aplikatuz.

Tulebrasen, 2024ko azaroaren 26an.–Alkatea, Cristina Díaz Soria.

Iragarkiaren kodea: L2417227