251. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Deialdia, ureztalurreko herri-lurzatien adjudikaziodunei zuzendua, 2022ko ureztatze-kanpainan energiaren prezioa handitzeak eragindako gastuetarako 2024ko dirulaguntza emateko. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 798906.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/798906).

Deialdi honen xedea da behar diren baldintzak arautzea dirulaguntza bat emateko, energia-kostua handitzearen ondorioz 2022ko urte naturaleko ureztatze-kanpainan Tuterako herri-lurzatien adjudikaziodunei eragindako gastuei aurre egiteko; hori guztia, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 22.2.c artikuluarekin.

Tuteran, 2024ko azaroaren 22an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2417152