251. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA deialdi honen behin betiko emaitzen aurka: deialdia, gizarte-langileen bi lanpostu merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoarekin (Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea). Deialdia 2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an

Yolanda García Alfarok gora jotzeko errekurtsoa jarri du merezimendu-lehiaketa baten behin betiko emaitzen aurka (emaitzak Tafallako udalaren egoitza elektronikoan argitaratu ziren, 2024ko azaroaren 6an). Merezimendu-lehiaketa hori deialdi honen parte da: deialdia, gizarte-langileen bi lanpostu merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, Tafallako Udalaren zerbitzura aritzeko. Deialdia Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zuen 2022ko abenduaren 2an, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuen barnean.

Bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean, alegazioak egin ditzaten eta egoki iruditzen zaizkien agiri eta frogagiriak aurkez ditzaten. Halakoak aurkeztuko dira, hain zuzen, Tafallako Udalaren Erregistro Orokorrean (Nafarroako plaza 5), Erregistro Elektroniko Orokorrean, Tafallako Udalaren web-orriaren bidez (Egoitza Elektronikoa-Tafalla), edo aipatutako legearen 16. artikuluan jasotako bideetako bat erabiliz.

Jarri den gora jotzeko errekurtsoaren kopia bat bidaltzeko eskatzen ahalko dute interesdunek, eskuratu nahi izanez gero. Lehen aipaturiko bideak erabiltzen ahal dira horretarako, eta eskabidean adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten hura bidaltzea.

Tafallan, 2024ko azaroaren 29an.–Tafallako Udaleko jarduneko idazkaria, Marta Pernaut Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2417663