251. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2024. urtean hilerrian iraungitako nitxoen eta kolunbarioen zerrenda

Noaingo hilerriko hildakoen familiakoei adierazten zaie beren eskura dagoela iraungi diren nitxoen eta kolunbarioen zerrenda (ehortzi zirenetik 10-20 urte iragateagatik iraungiak), Noain Elortzibarko Udalaren bulegoetan (Foruen plaza 3, Noain), 9:00etatik 14:00etara.

Berrikusteko eta alegazioetarako epea 7 egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau argitaratzen denetik hasita.

Hilerriko zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean (11. ordenantza) ezarritakoarekin bat, aukera dute nitxoak berritzeko, gorpuzkiak kolunbarioetara eramateko, hezurtegi komunean ehorzteko eta beste hilerri batzuetara eramateko.

Jakinarazpena igorri zaie Noain Elortzibarko Udalean identifikatuta dauden ahaideei.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Noain Elortzibarren, 2024ko azaroaren 26an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2417237