2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LUKIN
Kudeaketako hirigintza-hitzarmena eta birpartzelazio proiektua A.35 eta A.36 lurzatietan
Alkatetzaren 2024ko azaroaren 19ko 2024/0023 Ebazpenaren bidez, Lukingo Udalak erabaki zuen hasiera batez onestea hirigintza-hitzarmen bat, dirutan emateko Lukingo A.35 eta A.36 lurzatien aprobetxamendutik datozen obligazioak. Orobat, onetsi zuen lurzati horiei lotutako birpartzelazio proiektua, "Los Arcosko abiadura zirkuitua" ezartzeko udalez gaindiko plan sektorialaren barnean (sustatzailea: NICDO).
Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean gutxienez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, jarraikiz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Lukinen, 2024ko azaroaren 19an.–Alkatea, Javier Martínez Giralda.
Iragarkiaren kodea: L2417108