251. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

Hiri-jarduketarako plan berezia Lizarraga Itzagaondoko 20. poligonoko 451. lurzatian. Hasierako onespena

Udalak, 2024ko abuztuaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat Lizarraga Itzagaondoko 20. poligonoko 451. lurzatian. Sustatzaileak Alberto Baines Lecumberri eta Juan José Aldaba Lecumberri dira.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe hori iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, onespena behin betikoa bilakatuko da automatikoki.

Ardatzen, 2024ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L2417216