251. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Honako plan hauen izapidetzea etetea: hiri-jarduketarako plan bereziak, helburu dutenak beheko solairuen erabilera aldatzea eta etxebizitzarako uztea

Berriozarko Udalak, 2024ko urriaren 30ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen kautelaz etetea plan hauen izapidetzea: hiri-jarduketarako plan bereziak, helburu dutenak beheko solairuen erabilera aldatzea eta etxebizitzarako uztea.

Hori dena erabakitzen da bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak onetsi zuen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 70.1 artikuluan jasotzen denarekin. Izan ere, horren arabera, hirigintzako planak onesteko eskumena duen administrazioak aukera du, horiek onetsi baino lehen, lizentzien ematea eteteko, eremu eta erabilera jakin batzuetarako egin nahi diren lurren partzelazioen, eraikitzeen eta eraispenen kasuan; helburua da horien eraketa edo aldaketa aztertzea, alderdi horiek guztiak garbi zehaztuta.

Etete horrek arau subsidiarioen aldaketa aztertu, prestatu eta izapidetzen den bitartean iraunen du (aldaketaren xedea da arautzea zer baldintzatan baimenduko den erabileraren aldaketa, beheko solairuetan etxebizitzak jarri ahal izateko), urtebetez gehienez, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 70.3 artikuluan ezarritako baldintzetan (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Berriozarren, 2024ko azaroaren 26an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.

Iragarkiaren kodea: L2417189