251. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZARAITZUKO ETA NABASKOZEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, familia-langileen bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Akatsen zuzenketa eta argibideak

Mankomunitateko buruaren 2024ko azaroaren 28ko ebazpena, zeinaren bidez onesten baita deialdiaren oinarrietan egindako akatsen zuzenketa eta argibideen argitalpena, bat etorriz xedatutakoarekin deialdi honen 6.2 oinarrian: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko familia-langileen bi lanpostu, %50eko lanaldian aritzeko Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko etxeko laguntzako programaren zerbitzura. Deialdi hori onetsi zen Mankomunitateko buruaren abuztuaren 16ko 18/2024 Ebazpenaren bidez, eta argitaratu zen 2024ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 12an.

Horrenbestez, eta esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT

1. Deialdiaren oinarrietan antzemandako akatsak zuzentzea eta gai-zerrendari dagokionez kontuan hartu beharreko argibideen berri ematea:

Lehena: "Deialdiaren oinarrien 6. puntuan: oposizio-lehiaketaren garapena, 6.2.3 Euskararen jakite-maila:

Honela dioen tokian:

Frogagiri ofizialen bidez baloratuko da euskararen jakite-maila. Gehienez 2 puntu lor daitezke, eta, horretarako, beharrezkoa izanen da frogatzea badutela frogagiri ofiziala, egiaztagiri ofiziala aurkeztuta.

EUSKARA

(GEHIENEZ: 2 PUNTU)

C1 maila

2,0

B2 maila

1,60

B1 maila

1,20

A2 maila

0,8

A1 maila

0,4

Honako hau behar du:

Frogagiri ofizialen bidez baloratuko da euskararen jakite-maila. Gehienez 2 puntu lor daitezke, eta, horretarako, beharrezkoa izanen da frogatzea badutela dagokion frogagiri ofiziala, ziurtagiri ofiziala aurkeztuta.

Euskara jakitea frogatu ezin dutenek eskatzen ahalko dute, deialdian izena emateko eskabidean, mailaketa proba bat egitea, merezimendutzat balora dadin.

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren pareko jakite-maila frogatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari emanen zaio aurreko apartatuan ezarritako baloraziorik handiena.

Balorazio hori baremo honen arabera eginen da:

EUSKARA

(GEHIENEZ: 2 PUNTU)

C1 maila

2,0

B2 maila

1,60

B1 maila

1,20

A2 maila

0,8

A1 maila

0,4

Bigarrena: "II. eranskinean (Deialdiaren oinarrien gai-zerrenda).

Erantsitako gaiei buruzko argibideak. Deialdian sartzen diren puntuak.

6.–Adinekoei laguntza soziosanitarioa emateko kode etikoa.

–1. puntua.

9.–Pertsonarengan zentratutako arreta eredua. Pertsonarengan zentratutako arreta integrala PZAI dokumentua. Pilar Rodríguez Rodríguez.

–3. eta 4. puntuak. 4.1 (Nola zehazten da PZAI etxeko arretan eta ingurunean).

11.–Gida praktikoa, adinekoei tratu ona emateko (Geriatriako eta Gerontologiako Espainiako Sozietatea).

–Puntuak: Adinekoek nolako tratua nahi duten eta tratu ona etxeko arretan.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

Ezkarozen, 2024ko azaroaren 28an.–Mankomunitateko burua, M.ª Blanca Arroyo Bezunartea.

Iragarkiaren kodea: L2417559