Iragarkia
251. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 12a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, Arte eta Lanbideetako irakasle lanpostu bat oposizio bidez betetzeko, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko
Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko azaroaren 25ean, deialdia onestea erabaki zuen. Hona hemen deialdiaren
OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da Arte eta Lanbideetako irakasle lanpostu bat oposizio bidez betetzea, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako, funtzionario araubidekoa eta B mailakoa. Deialdia honako arau hauetan xedatutakoaren arabera gauzatuko da: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onetsi zuena; ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena; aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta deialdi honetako oinarriak.
1.2. Lanpostua Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorrari atxikia da, eta zenbaki honekin identifikatua plantilla organikoan:
1-201100-5
Honako txanda honetan beteko da:
–Lanpostu bat txanda irekian.
Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak Arte eta Lanbideetako irakasle lanpostu bat lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzea onetsi zuen 2024ko azaroaren 22ko ebazpen bidez, eta litekeena da lehiaketa horren emaitzak hizpide dugun lanpostua aldatzea.
1.3. Izendatutako pertsonak nominapeko eta plantillako funtzionario bihurtuko dira haien izendapena egiten denean eta lanpostua jabetzan hartzen dutenean. Iruñeko Udaleko funtzionarioei buruz indarrean diren xedapenetan adierazitako eskubide eta betebeharrak izanen dituzte, eta Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean afiliatu, eta bertan alta emanen zaie, aipatu araubide horretan araututako babesaren pean.
Aurrekoa gorabehera, eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan ezarritakoarekin bat, baldin eta montepio bateko eskubide pasiboen araubidean afiliatuta badaude, aukeratzen ahalko dute montepio horretan geratzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legeak araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean afiliatzea.
2.–Baldintzak.
2.1. Izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte oposizioan onartuak izateko:
2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:
a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estatu batekoa, edo Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio langileen zirkulazio librea aplikatzen ahal den eremuko estatu batekoa.
Parte hartzen ahalko dute, halaber, Espainiako nazionalitatea, Europar Batasuneko estatu batekoa edo aipatu nazioarteko itunak sinatutako beste estatuetako nazionalitatea duten herritarren ezkontideek, betiere, zuzenbidez bananduta ez badaude, eta, orobat, beren ondorengoek eta ezkontideenek –zuzenbidez bananduta ez badaude–, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo adin horretatik gorakoak izanda beren kontura bizi badira.
b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.
c) Unibertsitateko diplomadun edo gradudun, ingeniari tekniko edo arkitekto tekniko titulua edukitzea edo horietako baten baliokidea den titulu bat, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren agiria izatea eskaerak aurkezteko epea amaitzerako.
Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokien baliozkotzea edo, bestela, horren homologazio-egiaztagiria eduki beharko dute.
d) Behar besteko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar dituzten eginkizunetan aritzeko.
e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaiturik edo gabeturik ez egotea, ezta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizita ere.
2.1.2. Haurrak eta nerabeak babesteko sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearekin bat, adingabeekin ohiko harremana edukitzea eskatzen duten lanpostuetara sartzeko ezinbestekoa da epai irmo baten bidez kondenarik jaso ez izana sexu-askatasunaren eta -ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik edo gizakien salerosketagatik.
Betekizun hori egiaztatzeko, Giza Baliabideetako Idazkaritza Teknikoari baimena eman beharko zaio ziurtagiri hori eska diezaion Sexu-delitugileen Erregistro Zentralari, edo bestela, abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuak araututako Sexu-delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko da.
2.2. Betekizun horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean beteta eduki beharko dituzte izangaiek, eta lanpostuaren jabetza hartu arte mantendu beharko dira.
2.3. Izendatuak izateko proposatutako izangaiek deialdi honen oinarriek zehazten duten unean egiaztatu beharko dituzte aurreko betekizun horiek.
3.–Eskabideak.
3.1. Eskabideak aurkezteko epea.
Deialdian parte hartzeko eskabideak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta. Eskabideak aurkezteko ezarritako epea luzaezina izanen da.
3.2. Eskabidea aurkeztea eta formalizatzea.
Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek telematikoki aurkeztu beharko dute eskabidea, Internet bidez, www.pamplona.es/eu webgunean, honako nabigazio-bide honi jarraikiz: "Izapideak eta lizitazioak", "Lan-eskaintzak", "Enplegu publikoa", "Enplegu publikoko deialdiak", deialdi honi dagokion aipamenean.
Desgaitasunen bat duten izangaiek probak egiteko denborak eta bitartekoak egokitzeko eska dezakete, baldin halakorik behar badute. Horrelakoetan, eskaabidean jakinarazi beharko dute, eta zehaztu, horretarako prestatutako tokian, zer egokitzapen eskatzen duten edo denbora edota bitartekoen aldetik zer moldaketa behar eta eskatzen duten. Horretarako, izangaiak egoki jotzen dituen agiriak aurkezten ahalko ditu eskabidea aurkezteko unean, 3.4 apartatuan ezarritakoarekin bat.
3.3. Tasak.
Azterketa-eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik ordaindu beharreko tasa 22,40 eurokoa da. Tasa telematika bidez ordainduko da, eskabidea formalizatzeko unean, telematika bidez ordaintzeko sistema seguru baten bidez.
3.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.
Eskabidea online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
–Unibertsitateko diplomadun edo gradudun, ingeniari tekniko edo arkitekto tekniko titulua, edo horietako baten baliokidea den titulu bat, edo eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren agiria.
Atzerrian eskuratutako tituluen kasuan, dagokien baliozkotzea edo, bestela, horren homologazio-egiaztagiria aurkeztu beharko dute.
–Desgaitasunen bat aitortua duten izangaiek hori frogatzeko agiria -organo eskudunak emana- aurkeztu beharko dute.
–Abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuak araututako Sexu-delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa, Giza Baliabideetako idazkari teknikoari baimenik eman ezean hura eskatzeko.
3.5. Agiri horiek aurkezten ez dituztenak ez dira deialdian onartuak izanen, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arte haiek egindako egintza guztiak, ezertan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizunak.
3.6. Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak zuzenak ez badira edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak exijituko dira.
4.–Izangaien onarpena.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Giza Baliabideetako zuzendariak izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, ebazpen bidez, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.
4.2. Baztertutako izangaiek aukera izanen dute hamar egun balioduneko epean, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatuta, erreklamazioak aurkezteko edo, hala behar izatera, egindako akatsak zuzentzeko.
4.3. Behin erreklamazioak aurkezteko epea iraganik eta haien gainean ebatzitakoan, Giza Baliabideetako zuzendaritzak izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko.
4.4. Izangaiei ez zaizkie hautapen-prozeduretan parte hartzeko eskubideak itzuliko baldin eta baztertuak izan badira beraiei egozten ahal zaizkien arrazoiengatik.
4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, ezertan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
5.–Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:
Epaimahaiburua: Íñigo Gómez Eguiluz, Iruñeko Udaleko Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorreko zuzendaria.
Epaimahaiburu ordezkoa: Elian Peña Guerrero, Iruñeko Udaleko Berdintasuneko, Ekintza Komunitarioko, Auzoetako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako Alorreko zuzendaria.
Epaimahaikidea: Amaia Aranguren Arrieta, Iruñeko Udaleko Catalina de Oscariz Arte eta Lanbideetako udal eskolako Marrazketako irakaslea.
Epaimahaikide ordezkoa: José Miguel Ascunce Parada, Iruñeko Arte Eskolako irakaslea.
Epaimahaikidea: Vanesa Fernández Guillade, Udaleko Catalina de Oscariz Arte eta Lanbideetako udal eskolako Pinturako irakaslea.
Epaimahaikide ordezkoa: Héctor Urra Pombo, Iruñeko Arte Eskolako irakaslea.
Epaimahaikidea: Mónica Sánchez Ibáñez, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, batzordeak berak izendatua.
Epaimahaikide ordezkoa: Berta Alba Moneo Estany, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria, batzordeak berak izendatua.
Idazkaria: Nuria Goñi Oiz, Iruñeko Udaleko udal pedagogoa.
Idazkari ordezkoa: Raquel Pérez García, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako teknikaria.
5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.
Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak bertan egon beharko dute, edo, hala behar izatera, haien ordezkoek, kontuan harturik ordezko izaten ahal direla, baita ere, epaimahaikide ordezko gisara izendatutakoak, bigarren ordezpena egitea beharrezkoa izanez gero.
5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek uko egin beharko diote parte hartzeari, eta organo deitzaileari hori jakinarazi, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan horretarako ezarriak dauden arrazoiak suertatzen badira.
Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen ahal diren gorabehera guztiak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituak deitzen ahalko ditu proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko, eta horietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Oposizioaren garapena.
6.1. Oposizioa 2025eko otsailetik aurrera hasiko da.
6.2. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko emanen den ebazpenean zehaztuko dira oposizioko proba egiteko tokia, eguna eta ordua.
6.3. Oposizioak bi proba izanen ditu, eta bi egunetan eginen da:
a) Lehen proba: bi ariketako proba praktikoa.
1. Marrazketa: Izangaiek aurrez aurre izango duten estatua klasiko bat paperean irudikatu beharko dute modu akademikoan. Gehienez ere 2 h eta 30 min emanen dira proba hau egiteko, eta 25 puntu balioko du.
2. Pintura: Natura hila irudikatu beharko dute teknika lehorrak edo/eta hezeak erabiliz. Gehienez ere 2 h eta 30 min emanen dira zati hau egiteko, eta 25 puntu balioko du.
Lehen zatian 50 puntu eskuratzen ahalko dira gehienez ere. Bazterturik geldituko dira gehienezko puntuazioaren %50 lortzen ez duten izangaiak (25 puntu alegia).
Lehen probaren kalifikazioa amaituta, epaimahaiak deialdiaren web-fitxan argitaratuko du izangaiek lortutako behin-behineko puntuazioa, eta bost egun balioduneko epea irekiko du, argitaratu eta biharamunetik hasita, izangaiek alega dezaten eskubidekotzat jotzen duten guztia.
b) Bigarren proba: lau ariketako proba teorikoa.
Ariketa teoriko-praktikoa: idatziz ebatzi beharko dira deialdi honen I. eranskineko gaitegiarekin lotutako zenbait ariketa. Lehen proba gainditu duten izangaiak izanen dira deituak bigarren proba honetarako. Proba hau egun bakar batean eginen da: lehen bi ariketak goizez izanen dira, eta hirugarrena eta laugarrena, arratsaldez.
1. Izangaiek test moduko 10 galdera erantzun beharko dituzte, idatziz, deialdi honen I. eranskinean jasotako gaitegi orokorreko gaiei buruz, gehienez ere 15 minutuan. Galdera bakoitzak hiru erantzun posible izanen ditu aukeratzeko, baina bat bakarra izanen da baliozkoa. Zati honek 4 puntu balioko du.
2. Gai bat garatu beharko da: epaimahaiak ausaz aukeratutako hiru gairen artean izangaiak berak hautatutakoa. Gehienez ere 5 orri bi aldeetatik idazten ahalko dira. Gehienez ere 2 h eta 30 min emanen dira zati hau egiteko, eta 18 puntu balioko du.
3. Hiruhileko baterako lantegi bat programatu beharko da. Gehienez ere 2 orri idazten ahalko dira bi aldeetatik. Gehienez ere 1 h eta 30 min emanen dira zati hau egiteko, eta 14 puntu balioko du.
4. Eskolako ikasleek egindako marrazketako edo pinturako bi ariketa akademiko zuzendu beharko dira. Gehienez ere orri bat idazten ahalko da bi aldeetatik. Gehienez ere 1 h eta 30 min emanen dira zati hau egiteko, eta 14 puntu balioko du.
Bigarren zatian, 50 puntu lortzen ahalko dira gehienez ere.
6.4. Dei bakarra eginen da oposizioko proba bakoitzerako, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuak izanen dira iragarritako egunean, orduan eta tokian agertzen ez diren izangaiak eta aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.
6.5. Oposizioko proba deialdiko I. eranskinean zehazten diren gaiei buruzkoa izanen da.
Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean zer egunetan argitaratzen den, egun horretan indarrean den araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.
6.6. Hautaproba egin bitartean, beharrezko egokitzapenak ezarriko dira, bai probak egiteko denborari dagokionez eta bai bitartekoei dagokienez, desgaitasunen bat aitortua duten eta eskabidean halakoren bat eskatu duten izangaiendako.
6.7. Bigarren probaren kalifikazioa amaituta, epaimahaiak deialdiaren web-fitxan argitaratuko du izangaiek lortutako behin-behineko puntuazioa, eta bost egun balioduneko epea irekiko du, argitaratu eta biharamunetik hasita, izangaiek alega dezaten eskubidekotzat jotzen duten guztia.
7.–Gainditu dutenen zerrenda.
7.1. Behin hautaprobak bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratuko du probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, oposizioan lortutako kalifikazioak adierazita, eskuratutako puntuazio-hurrenkerarekin bat, eta zerrenda hori Giza Baliabideetako Zuzendaritzari helaraziko dio, betekizunak egiaztatu eta lanpostu hutsak aukeratzeko izapideak egin ditzan.
7.2. Amaierako emaitzetan puntu berdinketarik gertatuz gero, probaren II. atalean puntuazio handiagoa lortu dutenen alde ebatziko da.
Halere berdinketa gertatzen bada, zozketa bakar batez ebatziko da horretarako deituko den ekitaldi publikoan.
8.–Betekizunak egiaztatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.
8.1. Giza Baliabideetako zuzendariak 10 egun balioduneko epea irekiko du izangaiek aurkez ditzaten baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzeko agiriak, horretarako ezarriko den bidea baliatuta:
a) Deialdiaren 2.1.1.c) oinarrian eskatutako tituluetako baten jatorrizko agiria edo kopia ziurtatua, edo hura erdiesteko eskubideak ordaindu izanaren agiriarena, edo, bestela, eskaera aurkezteko epea amaitu baino lehen titulua lortzeko moduan egon izana ziurtatzen duen agiri bat.
9.–Izendapen-proposamena eta agirien aurkezpena.
9.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak Tokiko Gobernu Batzarrari igorriko dio, espediente osoarekin batera, probak gainditu dituzten izangaiak izendatzeko proposamena; deialdian zenbat lanpostu eskaini diren, hainbat izendapen eginen dira.
Aipatutako izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren webgunean argitaratuko da.
9.2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean izendapen-proposamena argitaratu eta 30 egun naturaleko epean, proposatzen diren izangaiek honako agiri hauek aurkeztuko dituzte Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorraren bidez:
9.2.1. Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaiek:
a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna egiaztatzen dituen agiri baliokidearena.
b) Iruñeko Udaleko zerbitzu medikoek egindako txostena, lanpostuaren eginkizunetan aritzea eragozten dion eritasun nahiz akats fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatzeko.
c) Zinpeko adierazpen bat edo adierazpen solemnea, eginkizun publikoetarako ezgaiturik edo gabeturik ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan ez dela adierazten duena.
e) Zin egiteko edo hitza emateko agiria Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta Legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela adierazita.
9.2.2. Desgaitasunen bat alegatu duten izangaiek. Balorazio- eta orientazio-talde eskudunek eginen dute, ofizioz, desgaitasuna deialdi honen xede den lanpostuarekin bateragarria dela egiaztatzen duen agiria, eta espedienteari erantsiko zaio.
9.3. Agiri horiek aipatu epean aurkezten ez dituztenak –salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan– eta deialdiaren 2. oinarrian exijitutako betekizunen bat betetzea egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatuak izan, eta haien egintza guztiak baliogabeturik geldituko dira, betiere ezertan galarazi gabe haien eskabideetan egindako faltsukeriagatik legokiekeen erantzukizuna.
9.4. Aurreko paragrafoan adierazitako kasuan, Tokiko Gobernu Batzarrak oposizioa gainditu dutenen zerrendan, hots, 7. oinarrian aipatzen den horretan, hurren dagoen eta baldintzak betetzen dituen izangaiarekin beteko du hutsunea, aurreko apartatuetan adierazitako prozedura berari jarraikiz.
9.5. Baliteke, deialdiaren xedeko lanposturako bete beharreko baldintzen egiaztagiriez gain, Iruñeko Udalak beste agiri batzuk errekeritzea proposatutako izangaiari. Agiri horiek deialdi honetako 9.2 apartatuan ezarritako moduan aurkeztuko dira.
10.–Izendapena, lanpostu hutsen adjudikazioa eta jabetza hartzea.
10.1. Tokiko Gobernu Batzarrak, erabaki bidez, Iruñeko Udaleko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, adierazitako lanpostuetan aritzeko, eta lanpostu hutsak esleituko dizkie erabaki bidez.
10.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta izendatutako izangaiek hilabeteko epea izanen dute lanpostuaz jabetzeko, izendapena jakinarazten den egunetik hasita.
Epe horretan, ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaren jabetza hartzen ez dutenek galdu eginen dituzte Iruñeko Udaleko funtzionario bilakatzeko eskubide guztiak. Hala gertatzen bada, deialdiaren 9.4 apartatuan ezarritakoari jarraituko zaio.
10.3. Izangaiak funtzionario bihurtu eta, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta beraiek eskatuta borondatezko eszedentzia ematen bazaie lanpostuaren jabetza hartzen duten egunetik beretik –indarreko araudian ezarritako kasuetan–, lanpostu huts hori ere deialdiaren 9.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko da.
10.4. Aurreko bi puntuetan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautua, eta funtzionario berriei egoera horien ondorioz sortutako lanpostuak adjudikatuko zaizkie zuzenean.
11.–Jarduketen publikotasuna.
Ezertan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, www.pamplona.es/eu udal-webgunean argitaratuko dira, deialdiaren fitxan, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak eman beharreko ebazpenen eta jarduketen gaineko informazioa, eta interesdunendako erabilgarriak diren argibide orokor guztiak.
12.–Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendak.
12.1. Bat etorrita Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarritakoarekin, oinarri honetan ezarritako prozedurarekin, eta Iruñeko Udaleko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioen eta administrazio-araubidean kontratatutako langileen lan-baldintzei buruzko 2017-2019ko aldirako hitzarmenaren III. eranskinean jasotako prozedurarekin –hor arautzen da Iruñeko Udaleko langileen administrazio-araubideko kontratazioa–, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek onetsiko dira, Giza baliabideetako zuzendariaren ebazpen bidez, hautapen-prozesuan parte hartu duten eta lanposturik eskuratu ez duten izangaiekin:
a) Oposizioa gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.
b) Oposizioa gainditu ez, lanposturik lortu ez, baina hautaprobetako I. zatia gainditu duten izangaien zerrenda.
c) Hautapen-prozesuko probaren I. atalean ezarritako gehieneko puntuazioaren %30 gutxienez lortu duten izangaien zerrenda.
12.2. Eskatutako betekizunak sarrera-prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bertan bete behar direla ulertuko da, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio-aldiak iraun bitartean.
12.3. Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendak Udalaren webgunean argitaratuko dira.
12.4. Probak gainditu baina lanposturik lortu ez dutenen zerrendan, hautapen-prozesuan lortutako puntuazio altuenaren araberakoa izanen da izangaien hurrenkera.
Halaber, lanposturik eskuratu ez eta proba gainditu ez duten izangaien zerrenda probaren I. atalean erdietsitako puntuaziorik handienaren arabera zehaztuko da.
Berdinketarik bada, deialdi honetan ezarritako irizpideekin bat ebatziko dira.
12.5. Aurreko apartatuan ezarritako hurrenkerari dagokionez, 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko zazpigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari men eginen zaio, eta, horrenbestez, aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendan, hiru lanpostutik bat (lehena) erreserbatuko da %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten zerrendako pertsonendako, baldin eta dagozkien hautaprobak gainditu eta dagozkien zeregin eta funtzioak egiteko moduan direla egiaztatzen badute, betiere lortutako puntuazioa kontuan harturik.
13.–Errekurtsoak.
Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen eta ebazpenen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta.
Deialdi honen, haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetariko bat paratzen ahalko da, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Udalaren webgunean argitaratuko dira hala jarritako errekurtsoak nola haien gainean emandako ebazpenak, hautapen-prozesu honetako interesdunei jakinarazteko eta dei egiteko.
Iruñean, 2024ko azaroaren 25ean.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
I. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
Zati orokorra
1. gaia.–1978ko Espainiako Konstituzioa: printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak.
2. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko 13/1982 Lege Organikoa: atariko titulua eta II. titulua. Nafarroaren ahalmenak eta eskumenak.
3. gaia.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituena: Beharrezko udal-organoen antolakuntza eta jarduera (X. titulua, II. kapitulua). Iruñeko Udalaren Udal Antolaketari buruzko Dekretua.
4. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duena: I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Funtzionario publikoak. III. titulua: Aldi baterako langileak. IV. titulua: Kontratatutako langileak.
5. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Gardentasuna: Gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. III. titulua: Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratze-araubidea. VI. titulua. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.
6. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Datuak babesteko printzipioak. III. titulua: Pertsonen eskubideak.
7. gaia.–Genero-berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasun Eragingarrirakoa. Atariko titulua. I. titulua: Berdintasun-printzipioa eta bereizkeriaren aurkako babesa. II. titulua: Berdintasunerako politika publikoak. Printzipio orokorrak. V. titulua: Berdintasun-printzipioa enplegu publikoan (I., II. eta III. kapituluak).
8. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Administrazio-prozedurari buruzko xedapen orokorrak. III. titulua: Administrazio-egintzak: Administrazio-egintzen betekizunak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.
Gaitegi espezifikoa
1. gaia.–Ikusmen-pertzepzioa. Forma eta irudia. Hizkuntza plastikoaren osagaiak.
2. gaia.–Konposizio-eremua. Konposizio plastikoaren kontzeptua.
3. gaia.–Forma bisuala: forma, ingerada gisa; eta forma, egitura gisa. Irudiaren psikologia.
4. gaia.–Formen proportzioa. Modulua eta egitura. Giza irudiaren proportzioa.
5. gaia.–Kolorea: ezaugarri fisikoak, psikologikoak eta adierazpenari dagozkionak.
6. gaia.–Argia: argia eta forma plastikoa. Bolumena eta argi-ilunak. Argiaren adierazkortasuna.
7. gaia.–Marrak sorkuntza grafikorako tresna gisa.
8. gaia.–Espazioaren irudikapena Mendebaldeko artean.
9. gaia.–Geometria deskriptiboaren eta ikuspegi konikoaren oinarriak. Ikuspegi atmosferikoa.
10. gaia.–Artea eta esperientzia estetikoa. Artelana bere testuinguruan: artelana balioesteko eta aztertzeko jarraibideak.
11. gaia.–Estetikaren bilakaera artearen historian.
12. gaia.–Naturaleko marrazketan hasteko eta teknika horretan aritzeko oinarriak.
13. gaia.–Naturaleko pinturan hasteko eta teknika horretan aritzeko oinarriak.
14. gaia.–Mendebaldeko marrazketaren eta pinturaren generoak: giza irudia irudikatzea eta erretratua.
15. gaia.–Mendebaldeko marrazketaren eta pinturaren generoak: natura hila eta paisaia irudikatzea.
16. gaia.–Marrazketa: kontzeptua eta prozesuak. Marrazketa motak eta haien erabilerak.
17. gaia.–Marrazteko eta margotzeko teknika lehorrak. Materialak eta prozedurak.
18. gaia.–Marrazteko eta margotzeko teknika hezeak. Materialak eta prozedurak.
19. gaia.–Marrazteko eta margotzeko teknika koipetsuak. Materialak eta prozedurak.
20. gaia.–Marrazteko eta margotzeko teknika berriak. Materialak eta prozedurak.
21. gaia.–Erreprodukziorako eta estanpaziorako teknikak eta prozedurak. Grabatua.
22. gaia.–Arte figuratiboak historiaurrean eta Mediterraneoko antzinako zibilizazioetan.
23. gaia.–Arte figuratiboak mundu klasikoan: Grezia eta Erroma.
24. gaia.–Erromanikoa: pintura erromanikoaren ezaugarri nagusiak.
25. gaia.–Gotikoa: pintura gotikoaren ezaugarri nagusiak.
26. gaia.–Errenazimentua: pintura errenazentistaren ezaugarri nagusiak.
27. gaia.–Barrokoa: pintura barrokoaren ezaugarri nagusiak.
28. gaia.–Pintura XIX. mendean. Estiloak eta hausturak.
29. gaia.–Pintura XX. mendean. Oraintsuko joerak pinturan.
30. gaia.–XX. mendeko azken arte-joerak.
31. gaia.–Emakumea arte garaikidean.
32. gaia.–Emakume margolariak Mendebaldeko artean. Ezaugarri nagusiak.
33. gaia.–Arte garaikidea eraikitzeko ildo ideologiko nagusiak.
34. gaia.–Eragin ez-mendebaldarrak Europako pinturan XIX. mendetik gaur egun arte.
35. gaia.–Adierazkortasuna eta sormena. Sorkuntza prozesuan eragina duten faktoreak.
Iragarkiaren kodea: L2417167
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
