2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LESAKA
Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena
Alkatetzaren 2024ko apirilaren 23ko 228. Ebazpenaren bidez, onetsi dira deialdia eta oinarriak oposizio-lehiaketa bidez bete dadin administrari-ofizialaren lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, Lesakako Udalean.
Deialdia 2024ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 16an.
Hautaprobak bukaturik, epaimahaiak izendapen-proposamena igorri dio Alkatetzari puntuaziorik handiena eskuratu duen izangaiaren alde: Itziar Torres Córdoba.
Izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2024ko azaroaren 15ean, 232. alean.
Itziar Torres Cordoba andreak aurkeztu ditu, epean barne, deialdian ezarritako betekizunak eta baldintzak betetzen dituela frogatzeko agiriak.
Oinarrien 11. puntuari jarraituz, alkateak, 686/2024 Ebazpenaren bidez, ebatzi du:
1. Itziar Torres Cordoba andrea izendatzea Lesakako Udaleko funtzionario, administrari-ofizialaren lanpostua betetzeko –C maila– (4. zenbakia duena plantilla organikoan), funtzionarioen araubidean.
2. Jakinaraztea izangaiari hilabeteko epean hartu beharko duela lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten zaionetik hasita. Epe horretan jabetza hartzen ez badu (salbu behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan), eskubide guztiak galduko ditu Lesakako Udaleko funtzionario izateko. Kasu horretan, deialdiko oinarrietan ezarritakoari jarraikiko zaio.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Lesakan, 2024ko azaroaren 26an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2417639