251. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

502/2024 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, salbuespenak ezartzen dituena erdi mailako zikloetako sarrera-probaren eta sarrera ikastaroaren esparruetarako eta goi mailako zikloetako sarrera-probaren eta sarrera ikastaroaren zatietarako, bai eta erabateko salbuespenak ere erdi mailako eta goi mailako zikloetako sarrera-probarako ere, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan.

Sarrera-probetarako deialdia urtero egiten da Lanbide Heziketaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpenaren bidez, non aipatzen baita zikloetarako sarrera-probetan existitzen diren salbuespenak aipatutako zuzendaritza nagusiaren ebazpen bidez zehaztuko direla. Halaber, Lanbide Heziketaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpen bidez, erdi mailako eta goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroetarako eskaintza ezartzen da, bai eta horien garapen jarraibideak eta onarpen prozesuaren egutegia ere, bertan sarrera ikastaroetarako salbuespenak zehazteko ebazpena aipatzeaz gainera.

Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emandako otsailaren 26ko 23/2024 Ebazpenaren bitartez, salbuespenak ezarri ziren erdi mailako zikloetako sarrera-probaren eta sarrera ikastaroaren esparruetarako eta goi mailako zikloetako sarrera-probaren eta sarrera ikastaroaren zatietarako, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan. Salbuespen horiek 2024ko probetarako deialdian eta 2024-2025 ikasturteko sarrera ikastaroetan aplikatu dira.

Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuan salbuespenak ezarri ziren erdi mailako zikloetarako eta goi mailako zikloetarako sarrera-proban, eta salbuespenok bildu egin behar dira Nafarroako zikloetarako sarrera-probarako eta sarrera ikastarorako salbuespenak biltzen dituen ebazpenean. Bestalde, egokitzat jo da proposatutako ebazpenean adieraztea, sarrera-probaren batez besteko nota kalkulatze aldera, espedientean jasoko den kalifikazioa, salbuetsita dagoen erdi mailako probaren esparruan eta salbuetsita dagoen goi mailako probaren zatian. Era berean, egokitzat jotzen da proposatutako ebazpenean adieraztea sarrera-probarako erabateko salbuespena lortzen duten pertsonen batez besteko nota, espedientean bilduko dena.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena eman du ebazpen bat eman dadin salbuespenak ezartzeko erdi mailako zikloetako sarrera-probaren eta sarrera ikastaroaren esparruetarako eta goi mailako zikloetako sarrera-probaren eta sarrera ikastaroen zatietarako.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Salbuespenak ezartzea erdi mailako zikloetarako sarrera-probaren eta erdi mailako zikloetarako sarrera ikastaroaren esparruetan, goi mailako zikloetarako sarrera-probaren eta goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroaren zatietan, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, bai eta erdi mailako zikloetarako eta goi mailako zikloetarako sarrera-probaren erabateko salbuespenak ere, ebazpen honen eranskinetan xedatutakoari jarraituz.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.

4. Ebazpen hau eta ebazpen honen eranskinak honako hauei helaraztea, dagozkion ondorioetarako: Hezkuntzako Ikuskapenaren Zerbitzua; Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzua; Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzua; Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzua; Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzua; Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzua; Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzua; Lana Aktibatzeko eta Lurraldea Koordinatzeko Zerbitzua; Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren hiru zerbitzuak: Arte Ikasketen Atala; Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atala; Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atala; Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Orientazio Atala; Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Lurralde Antolaketarako eta Agentzien Koordinaziorako Atala; Iturrondo Enplegu Agentzia Bateratua; Iruñeko Bigarren Zabalguneko Enplegu Agentzia; Tuterako Enplegu Agentzia; Agoizko Enplegu Agentzia; Lodosako Enplegu Agentzia; Tafallako Enplegu Agentzia; Altsasuko Enplegu Agentzia; Lizarrako Enplegu Agentzia; Doneztebeko Enplegu Agentzia; eta CNAI Nafarroako Ikaskuntza Integraleko Zentroa.

Iruñean, 2024ko azaroaren 12an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.

1. ERANSKINA.–SALBUESPENAK ERDI MAILAKO ZIKLOETAKO SARRERA-PROBAREN ETA SARRERA IKASTAROAREN ESPARRUETARAKO ETA SALBUESPENAK GOI MAILAKO ZIKLOETAKO SARRERA-PROBAREN ETA SARRERA IKASTAROEN ZATIETARAKO

1.–Salbuespenak, erdi mailako zikloetako sarrera-probaren eta sarrera ikastaroaren esparruetarako.

Erabateko salbuespena egiaztatu ezin dutenentzat, honako hauek dira erdi mailako zikloetarako sarrera-probaren eta erdi mailako zikloetarako sarrera ikastaroaren esparruetako salbuespenak, hori egiaztatzen duten agiriak eta erdi mailako zikloetarako sarrera-probaren eta erdi mailako zikloetarako sarrera ikastaroaren batez besteko nota lortzeko ematen duen kalifikazioa:

a) Salbuespena komunikazioaren esparrurako.

FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

SALBUESPENAREN
KALIFIKAZIOA

Gaindituta izatea Helduen Bigarren Hezkuntzako komunikazioaren esparruko 4. moduluak.

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia.

Komunikazio esparruko 4. moduluen kalifikazioa.

Gaindituta izatea arlo soziolinguistikoa edo komunikazioaren esparrua 2008tik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera.

Komunikazio esparruko atal soziolinguistikoaren kalifikazioa.

Gainditua izatea komunikazioaren esparrua, Nafarroan, erdi mailarako sarrera ikastaroan.

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera.

Salbuespena komunikazio esparrurako.

Hizkuntzako 2. mailako gako-gaitasunak dituela frogatzen duen ziurtagiri bat edukitzea.

Hizkuntzako 2. mailako gako-gaitasunak dituela frogatzen duen ziurtagiriaren fotokopia.

Bost.

b) Salbuespena gizarte esparrurako.

FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

SALBUESPENAREN
KALIFIKAZIOA

Gaindituta izatea Helduen Bigarren Hezkuntzako gizarte esparruko 4. moduluak.

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia.

Gizarte esparruko 4. moduluen kalifikazioa.

Gaindituta izatea arlo soziolinguistikoa edo gizarte esparrua 2008tik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean izan den deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera.

Gizarte esparruko atal soziolinguistikoaren kalifikazioa.

Gainditua izatea gizarte esparrua, Nafarroan, erdi mailarako sarrera ikastaroan.

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera.

Salbuespena komunikazioaren esparrurako.

c) Salbuespena esparru zientifiko-teknologikorako.

FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

SALBUESPENAREN
KALIFIKAZIOA

Lanbide Hastapeneko Programa bat gainditua izatea, lanbide lantegien edo lanbide hastapenaren modalitatean.

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia.

Bost.

Gaindituta izatea Helduen Bigarren Hezkuntzako esparru zientifiko-teknologikoko 4. moduluak.

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia.

Zientzia eta teknologia esparruko 4. moduluen kalifikazioa.

Gaindituta izatea matematika arloa edo arlo zientifiko-teknologikoa edo esparru zientifiko-teknologikoa 2008tik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera.

Matematika arloaren edo arlo zientifiko-teknologikoaren edo esparru zientifiko-teknologikoaren kalifikazioa

Gainditua izatea esparru zientifiko-teknologikoa, Nafarroan, erdi mailarako sarrera ikastaroan.

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera.

Esparru zientifiko-teknologikoaren kalifikazioa

Gutxienez urtebeteko lan esperientzia (lanaldi osokoa) frogatzea.

Besteren konturako langileak:

–Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazioaldia jasotzen dituena.

Langile autonomoak:

–Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), autonomoen araubide berezian afiliatuta egondako aldiak jasota.

Langile boluntarioak edo bekadunak:

–Laguntza zer erakundetan eman den, hark egindako ziurtagiria, berariaz adierazita honako hauek: egindako lanak eta eginkizunak, zer urtetan egin diren eta horietan emandako orduen kopuru zehatza.

Bost.

Gutxienez 1. mailako profesionaltasun ziurtagiri bat baduela frogatzea.

Profesionaltasun ziurtagiriaren fotokopia.

Bost.

Matematikako 2. mailako gako-gaitasunak dituela frogatzen duen ziurtagiri bat edukitzea.

2. mailako Matematikako gako-gaitasunak dituela frogatzen duen ziurtagiriaren fotokopia.

Bost.

2.–Erdi mailako zikloetako sarrera-probetako erabateko salbuespena.

Erdi mailako zikloetarako sarrera-probarako erabateko salbuespena ondoren zehaztutako egoeretako bat egiaztatuz eskatzen ahal da (halaber, probari dagokion kalifikazioa zehazten da egoera horietako):

FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

PROBAKO KALIFIKAZIOA

Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa edo HLKP bateko (oinarrizko modalitatea edo lanbide lantegia) nahitaezko moduluak gaindituta izatea, DBHko graduatuaren titulua lortu gabe.

Ikasketen ziurtagiriaren fotokopia.

HLKParen kalifikazioa (oinarrizko modalitatea edo lanbide lantegia).

Gaindituta izatea 2020-2021 ikasturtean edo aurrekoetan Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat, baina DBHko graduatuaren titulua lortu gabe (Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloetan edo Kirol Irakaskuntzetako zikloetan sartzeko).

Nafarroan lortu bada, ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera.

Beste erkidego batean lortu bada, ikasketen ziurtagiriaren fotokopia.

Oinarrizko LHko zikloaren kalifikazioa.

Gaindituta izatea lanbide lantegi bat, 2014-2015 ikasturtean edo horretatik aurrera.

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera.

Lanbide lantegiaren kalifikazioa.

Lanbide Heziketako Sistemako 2. mailako B gradua izatea.

2. mailako gaitasun ziurtagiriaren fotokopia.

Bost.

Erdi mailako ziklo bateko lanbide modulu bat baliozkotzea ahalbidetzen duten gaitasun unitateak egiaztatzea (Lanbide Heziketako teknikariaren tituluak ezartzen dituzten errege dekretuetan egiaztatutako gaitasun unitateak lanbide moduluekin duten bat-etortzea, horiek baliozkotze aldera, ezartzen duten eranskinetan ezarritakoaren arabera).

Egiaztapen partzial metagarriaren fotokopia, dagozkion gaitasun unitateak egiaztatzen dituena.

Bost.

Lan esperientziaren edo beste bide batzuen bitartez eskuratutako lanbide gaitasunak aitortzeko aurreikusitako prozeduraren medioz, gutxienez erdi mailako prestakuntza ziklo batean barne hartutako gaitasun estandarren %30 egiaztatzea.

Lan esperientziaren edo beste bide batzuen bitartez eskuratutako lanbide gaitasunak aitortzeko aurreikusitako prozeduraren medioz lortutako gaitasun estandarren egiaztagiriaren fotokopia.

Bost.

Lan esperientziaren edo beste bide batzuen bitartez eskuratutako lanbide gaitasunak aitortzeko aurreikusitako prozeduraren medioz, gutxienez erdi mailako prestakuntza ziklo batean barne hartutako gaitasun unitateen %30 egiaztatzea.

Lan esperientziaren edo beste bide batzuen bitartez eskuratutako lanbide gaitasunak aitortzeko aurreikusitako prozeduraren medioz erdietsitako gaitasun unitateen egiaztagiriaren fotokopia.

Bost.

Lanbide Heziketako Sistemako 2. mailako C graduko profesionaltasun ziurtagiri bat izatea.

2. mailako profesionaltasun ziurtagiriaren fotokopia.

Profesionaltasun ziurtagiriaren kalifikazioa.

Lanbide Heziketako 2. mailako profesionaltasun ziurtagiri bat edukitzea.

2. mailako profesionaltasun ziurtagiriaren fotokopia.

Bost.

Erdi mailako zikloetara sartzeko berariazko prestakuntza ikastaro bat –uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 109. artikuluan ezarritakoaren arabera antolatua– gainditu izana.

Ikastaroa gainditu izanaren ziurtagiriaren fotokopia.

Erdi mailako zikloetara sartzeko berariazko prestakuntza ikastaroaren kalifikazioa.

3.–Goi mailako zikloetarako sarrera-probako zatien salbuespenak.

Erabateko salbuespena egiaztatu ezin dutenentzat, honako hauek dira goi mailako zikloetarako sarrera-probaren eta goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroaren zatietako salbuespenak, hori egiaztatzen duten agiriak eta goi mailako zikloetarako sarrera-probaren eta goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroaren batez besteko nota lortzeko ematen duen kalifikazioa:

a) Salbuespena probaren zati komunerako ("Zientzia eta Ingeniaritza", "Osasun Zientziak" eta "Gizarte Zientziak" modalitateak) eta sarrera ikastaroaren zati komunerako ("Zientzia eta Ingeniaritza", "Osasun Zientziak" eta "Gizarte Zientziak" modalitateak).

FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

SALBUESPENAREN
KALIFIKAZIOA

Proba modalitateetako edozeinen zati komuna Gaindituta izatea 2008tik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Nafarroan goi mailarako sarrera ikastaroaren zati komuna gainditu izana, sarrera ikastaroaren edozein modalitatetan.

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera.

Probaren zati komunaren kalifikazioa.

sarrera ikastaroaren zati komunaren kalifikazioa.

Gaindituta izatea 3. mailako Matematikako, Hizkuntzako eta Atzerriko Hizkuntzako gako-gaitasunak ebaluatzeko probak.

3. mailako Matematikako, Hizkuntzako eta Atzerriko Hizkuntzako gako-gaitasunak dituela frogatzen duen ziurtagiriaren fotokopia.

Bost.

b) Probaren zati komunetarako salbuespena, "Giza Zientziak" eta "Arteak" modalitateak.

FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

SALBUESPENAREN
KALIFIKAZIOA

Proba modalitateetako edozeinen zati komuna Gaindituta izatea 2008tik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Nafarroan goi mailarako sarrera ikastaroaren zati komuna gainditu izana, sarrera ikastaroaren edozein modalitatetan.

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera.

Probaren zati komunaren kalifikazioa.

sarrera ikastaroaren zati komunaren kalifikazioa.

Gaindituta izatea Nafarroan goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko heldutasun proba, 2008tik aurrera (urte hori barne).

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera.

Heldutasun probaren kalifikazioa.

Gaindituta izatea 3. mailako Hizkuntzako eta Atzerriko Hizkuntzako gako-gaitasunak ebaluatzeko probak.

3. mailako Hizkuntzako eta Atzerriko Hizkuntzako gako-gaitasunak dituela frogatzen duen ziurtagiriaren fotokopia.

Bost.

c) Probaren berariazko zatiaren ("Zientzia eta Ingeniaritza" modalitatea) eta sarrera ikastaroaren berariazko zatiaren ("Zientziak eta Ingeniaritza" modalitatea) salbuespena.

FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

PROBAKO KALIFIKAZIOA

Probaren berariazko zatia ("Zientzia eta Ingeniaritza" modalitatea) gainditua izatea 2008tik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Gainditua izatea Nafarroan, goi mailarako sarrera ikastaroaren berariazko zatia ("Zientziak eta Ingeniaritza" modalitatea).

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera.

Probaren berariazko zatirako kalifikazioa.

sarrera ikastaroaren berariazko zatiaren kalifikazioa.

Teknikari laguntzailearen titulu bat izatea, ebazpen honetako 2. eranskinean "Zientziak eta Ingeniaritza" modalitaterako adierazitako lanbide arloetako batekoa.

Teknikari laguntzailearen tituluaren eta ziurtagiri akademikoaren fotokopia.

(1. Ikus taula oineko oharra).

Teknikari laguntzailearen tituluaren fotokopia.

2. mailako profesionaltasun ziurtagiri bat izatea, ebazpen honetako 3. eranskinean "Zientziak eta Ingeniaritza" modalitaterako adierazitako lanbide arloetako batekoa.

Administrazio eskudunak emandako profesionaltasun ziurtagiriaren fotokopia, kualifikazio maila berariaz adierazten duena.

Bost.

2. mailako profesionaltasun ziurtagiri bat izatea, ebazpen honetako 3. eranskinean "Zientziak eta Ingeniaritza" modalitaterako adierazitako lanbide arloetako batekoa.

Administrazio eskudunak emandako profesionaltasun ziurtagiriaren fotokopia, kualifikazio maila berariaz adierazten duena.

Profesionaltasun ziurtagiriaren kalifikazioa.

Ebazpen honetako 3. eranskinean "Zientziak eta Ingeniaritza" modalitaterako aipatzen diren lanbide arloetako batean gutxienez ere bi urteko lan esperientzia frogatzea, lanaldi osoan.

Besteren konturako langileen kasuan:

–Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazioaldia jasotzen dituena, eta

–Lantoki izandako enpresaren ziurtagiria, datu hauek agertzen dituena berariaz: kontratuaren iraupena, egindako lana eta noiz aritu den lan horretan.

Langile autonomoak:

–Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), langile autonomoen araubide berezian kotizatutako aldia jasotzen duena, eta

–Ekonomia jardueren gaineko zergan altan egondako aldiaren ziurtagiria.

Langile boluntarioak edo bekadunak:

–Laguntza zer erakundetan eman den, hark egindako ziurtagiria, berariaz adierazita honako hauek: egindako lanak eta eginkizunak, zer urtetan egin diren eta horietan emandako orduen kopuru zehatza.

Bost.

(1) Kalifikazioa kualitatiboa denean –eta ez, ordea, zenbakizko kuantitatiboa–, bihurketa taula hau erabiliko da: "Oso gutxi" eta "Gutxiegi", 3; "Nahikoa", 5; "Ongi", 6; "Oso ongi", 7,5; eta "Bikain", 9. Titulu edo ziurtagiri akademikotik ezin bada kalifikaziorik atera, probaren kalifikazioa "bost" izanen da.

d) Probaren berariazko zatiaren ("Osasun Zientziak" modalitatea) eta sarrera ikastaroaren berariazko zatiaren ("Osasun Zientziak" modalitatea) salbuespena.

FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

PROBAKO KALIFIKAZIOA

Probaren berariazko zatia ("Osasun Zientziak" modalitatea) gainditua izatea 2008tik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Gainditua izatea Nafarroan, goi mailarako sarrera ikastaroaren berariazko zatia ("Osasun Zientziak" modalitatea).

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera.

Probaren berariazko zatirako kalifikazioa.

sarrera ikastaroaren berariazko zatiaren kalifikazioa.

Goi mailako eta errendimendu handiko kirolari izaera frogatzea, Goi Mailako eta Errendimendu Handiko Kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat, edo Nafarroako Foru Komunitateko errendimenduko kirola eta goi mailako kirolarien zerrenda arautzen dituen otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Goi mailako edo errendimendu handiko kirolari izaera frogatzen duen dokumentazioaren fotokopia.

Bost.

Kirol teknikariaren titulu bat izatea.

Kirol teknikariaren tituluaren eta ziurtagiri akademikoaren fotokopia.

Kirol teknikariaren tituluaren kalifikazioa.

Teknikari laguntzailearen titulu bat izatea, ebazpen honetako 2. eranskinean "Osasun Zientziak" modalitaterako adierazitako lanbide arloetako batekoa.

Teknikari laguntzailearen tituluaren eta ziurtagiri akademikoaren fotokopia.

(1. Ikus taula oineko oharra).

Teknikari laguntzailearen tituluaren fotokopia.

2. mailako profesionaltasun ziurtagiri bat izatea, ebazpen honetako 3. eranskinean "Osasun Zientziak" modalitaterako adierazitako lanbide arloetako batekoa.

Administrazio eskudunak emandako profesionaltasun ziurtagiriaren fotokopia, kualifikazio maila berariaz adierazten duena.

Bost.

2. mailako profesionaltasun ziurtagiri bat izatea, ebazpen honetako 3. eranskinean "Osasun Zientziak" modalitaterako adierazitako lanbide arloetako batekoa.

Administrazio eskudunak emandako profesionaltasun ziurtagiriaren fotokopia, kualifikazio maila berariaz adierazten duena.

Profesionaltasun ziurtagiriaren kalifikazioa.

Ebazpen honetako 3. eranskinean "Osasun Zientziak" modalitaterako aipatzen diren lanbide arloetako batean gutxienez ere bi urteko lan esperientzia frogatzea, lanaldi osoan.

Besteren konturako langileen kasuan:

–Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazioaldia jasotzen dituena, eta

–Lantoki izandako enpresaren ziurtagiria, datu hauek agertzen dituena berariaz: kontratuaren iraupena, egindako lana eta noiz aritu den lan horretan.

Langile autonomoak:

–Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), langile autonomoen araubide berezian kotizatutako aldia jasotzen duena, eta

–Ekonomia jardueren gaineko zergan altan egon­dako aldiaren ziurtagiria.

Langile boluntarioak edo bekadunak:

–Laguntza zer erakundetan eman den, hark egindako ziurtagiria, berariaz adierazita honako hauek: egindako lanak eta eginkizunak, zer urtetan egin diren eta horietan emandako orduen kopuru zehatza.

Bost.

(1) Kalifikazioa kualitatiboa denean –eta ez, ordea, zenbakizko kuantitatiboa–, bihurketa taula hau erabiliko da: "Oso gutxi" eta "Gutxiegi", 3; "Nahikoa", 5; "Ongi", 6; "Oso ongi", 7,5; eta "Bikain", 9. Titulu edo ziurtagiri akademikotik ezin bada kalifikaziorik atera, probaren kalifikazioa "bost" izanen da.

e) Probaren berariazko zatiaren ("Gizarte Zientziak" modalitatea) eta sarrera ikastaroaren berariazko zatiaren ("Gizarte Zientziak" modalitatea) salbuespena.

FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

PROBAKO KALIFIKAZIOA

Probaren berariazko zatia ("Zientzia Sozialak" modalitatea) gainditua izatea 2008tik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Gainditua izatea Nafarroan, goi mailarako sarrera ikastaroaren berariazko zatia ("Gizarte Zientziak" modalitatea).

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera.

Probaren berariazko zatirako kalifikazioa.

sarrera ikastaroaren berariazko zatiaren kalifikazioa.

Goi mailako eta errendimendu handiko kirolari izaera frogatzea, Goi Mailako eta Errendimendu Handiko Kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat, edo Nafarroako Foru Komunitateko errendimenduko kirola eta goi mailako kirolarien zerrenda arautzen dituen otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Goi mailako edo errendimendu handiko kirolari izaera frogatzen duen dokumentazioaren fotokopia.

Bost.

Kirol teknikariaren titulu bat izatea.

Kirol teknikariaren tituluaren eta ziurtagiri akademikoaren fotokopia.

Kirol teknikariaren tituluaren kalifikazioa.

Teknikari laguntzailearen titulu bat izatea, ebazpen honetako 2. eranskinean "Gizarte Zientziak" modalitaterako adierazitako lanbide arloetako batekoa.

Teknikari laguntzailearen tituluaren eta ziurtagiri akademikoaren fotokopia.

(1. Ikus taula oineko oharra).

Teknikari laguntzailearen tituluaren fotokopia.

2. mailako profesionaltasun ziurtagiri bat izatea, ebazpen honetako 3. eranskinean "Gizarte Zientziak" modalitaterako adierazitako lanbide arloetako batekoa.

Administrazio eskudunak emandako profesionaltasun ziurtagiriaren fotokopia, kualifikazio maila berariaz adierazten duena.

Bost.

2. mailako profesionaltasun ziurtagiri bat izatea, ebazpen honetako 3. eranskinean "Gizarte Zientziak" modalitaterako adierazitako lanbide arloetako batekoa.

Administrazio eskudunak emandako profesionaltasun ziurtagiriaren fotokopia, kualifikazio maila berariaz adierazten duena.

Profesionaltasun ziurtagiriaren kalifikazioa.

Ebazpen honetako 3. eranskinean "Gizarte Zientziak" modalitaterako aipatzen diren lanbide arloetako batean gutxienez ere bi urteko lan esperientzia frogatzea, lanaldi osoan.

Besteren konturako langileen kasuan:

–Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazioaldia jasotzen dituena, eta

–Lantoki izandako enpresaren ziurtagiria, datu hauek agertzen dituena berariaz: kontratuaren iraupena, egindako lana eta noiz aritu den lan horretan.

Langile autonomoak:

–Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), langile autonomoen araubide berezian kotizatutako aldia jasotzen duena, eta

–Ekonomia jardueren gaineko zergan altan egondako aldiaren ziurtagiria.

Langile boluntarioak edo bekadunak:

–Laguntza zer erakundetan eman den, hark egindako ziurtagiria, berariaz adierazita honako hauek: egindako lanak eta eginkizunak, zer urtetan egin diren eta horietan emandako orduen kopuru zehatza.

Bost.

(1) Kalifikazioa kualitatiboa denean –eta ez, ordea, zenbakizko kuantitatiboa–, bihurketa taula hau erabiliko da: "Oso gutxi" eta "Gutxiegi", 3; "Nahikoa", 5; "Ongi", 6; "Oso ongi", 7,5; eta "Bikain", 9. Titulu edo ziurtagiri akademikotik ezin bada kalifikaziorik atera, probaren kalifikazioa "bost" izanen da.

f) Probaren berariazko zatirako salbuespena ("Giza Zientziak" modalitatea).

FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

PROBAKO KALIFIKAZIOA

"Giza Zientziak" modalitateko berariazko zatia gainditua izatea 2008tik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera.

Probaren berariazko zatirako kalifikazioa.

Goi mailako eta errendimendu handiko kirolari izaera frogatzea, Goi Mailako eta Errendimendu Handiko Kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat, edo Nafarroako Foru Komunitateko errendimenduko kirola eta goi mailako kirolarien zerrenda arautzen dituen otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Goi mailako edo errendimendu handiko kirolari izaera frogatzen duen dokumentazioaren fotokopia.

Bost.

Kirol teknikariaren titulu bat izatea.

Kirol teknikariaren tituluaren eta ziurtagiri akademikoaren fotokopia.

Kirol teknikariaren tituluaren kalifikazioa.

Teknikari laguntzailearen titulu bat izatea, ebazpen honetako 2. eranskinean "Giza Zientziak" modalitaterako adierazitako lanbide arloetako batekoa.

Teknikari laguntzailearen tituluaren eta ziurtagiri akademikoaren fotokopia.

(1. Ikus taula oineko oharra).

Teknikari laguntzailearen tituluaren fotokopia.

2. mailako profesionaltasun ziurtagiri bat izatea, ebazpen honetako 3. eranskinean "Giza Zientziak" modalitaterako adierazitako lanbide arloetako batekoa.

Administrazio eskudunak emandako profesionaltasun ziurtagiriaren fotokopia, kualifikazio maila berariaz adierazten duena.

Bost.

2. mailako profesionaltasun ziurtagiri bat izatea, ebazpen honetako 3. eranskinean "Giza Zientziak" modalitaterako adierazitako lanbide arloetako batekoa.

Administrazio eskudunak emandako profesionaltasun ziurtagiriaren fotokopia, kualifikazio maila berariaz adierazten duena.

Profesionaltasun ziurtagiriaren kalifikazioa.

Ebazpen honetako 3. eranskinean "Giza Zientziak" modalitaterako aipatzen diren lanbide arloetako batean gutxienez ere bi urteko lan esperientzia frogatzea, lanaldi osoan.

Besteren konturako langileen kasuan:

–Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazioaldia jasotzen dituena, eta

–Lantoki izandako enpresaren ziurtagiria, datu hauek agertzen dituena berariaz: kontratuaren iraupena, egindako lana eta noiz aritu den lan horretan.

Langile autonomoak:

–Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), langile autonomoen araubide berezian kotizatutako aldia jasotzen duena, eta

–Ekonomia jardueren gaineko zergan altan egondako aldiaren ziurtagiria.

Langile boluntarioak edo bekadunak:

–Laguntza zer erakundetan eman den, hark egindako ziurtagiria, berariaz adierazita honako hauek: egindako lanak eta eginkizunak, zer urtetan egin diren eta horietan emandako orduen kopuru zehatza.

Bost.

(1) Kalifikazioa kualitatiboa denean –eta ez, ordea, zenbakizko kuantitatiboa–, bihurketa taula hau erabiliko da: "Oso gutxi" eta "Gutxiegi", 3; "Nahikoa", 5; "Ongi", 6; "Oso ongi", 7,5; eta "Bikain", 9. Titulu edo ziurtagiri akademikotik ezin bada kalifikaziorik atera, probaren kalifikazioa "bost" izanen da.

g) Probaren berariazko zatirako salbuespena ("Arteak" modalitatea).

FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

PROBAKO KALIFIKAZIOA

"Arteak" modalitateko berariazko zatia gainditua izatea 2008tik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, ofizioz egiaztatuko baitu koordinazio epaimahaiak edo Antolamendu eta Ebaluaziorako Atalak, dagokionaren arabera.

Probaren berariazko zatirako kalifikazioa.

Teknikari laguntzailearen titulu bat izatea, ebazpen honetako 2. eranskinean "Arteak" modalitaterako adierazitako lanbide arloetako batekoa.

Teknikari laguntzailearen tituluaren eta ziurtagiri akademikoaren fotokopia.

(1. Ikus taula oineko oharra).

Teknikari laguntzailearen tituluaren fotokopia.

2. mailako profesionaltasun ziurtagiri bat izatea, ebazpen honetako 3. eranskinean "Arteak" modalitaterako adierazitako lanbide arloetako batekoa.

Administrazio eskudunak emandako profesionaltasun ziurtagiriaren fotokopia, kualifikazio maila berariaz adierazten duena.

Bost.

2. mailako profesionaltasun ziurtagiri bat izatea, ebazpen honetako 3. eranskinean "Arteak" modalitaterako adierazitako lanbide arloetako batekoa.

Administrazio eskudunak emandako profesionaltasun ziurtagiriaren fotokopia, kualifikazio maila berariaz adierazten duena.

Profesionaltasun ziurtagiriaren kalifikazioa.

Ebazpen honetako 3. eranskinean "Arteak" modalitaterako aipatzen diren lanbide arloetako batean gutxienez ere bi urteko lan esperientzia frogatzea, lanaldi osoan.

Besteren konturako langileen kasuan:

–Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazioaldia jasotzen dituena, eta

–Lantoki izandako enpresaren ziurtagiria, datu hauek agertzen dituena berariaz: kontratuaren iraupena, egindako lana eta noiz aritu den lan horretan.

Langile autonomoak:

–Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), langile autonomoen araubide berezian kotizatutako aldia jasotzen duena, eta

–Ekonomia jardueren gaineko zergan altan egondako aldiaren ziurtagiria.

Langile boluntarioak edo bekadunak:

–Laguntza zer erakundetan eman den, hark egindako ziurtagiria, berariaz adierazita honako hauek: egindako lanak eta eginkizunak, zer urtetan egin diren eta horietan emandako orduen kopuru zehatza.

Bost.

(1) Kalifikazioa kualitatiboa denean –eta ez, ordea, zenbakizko kuantitatiboa–, bihurketa taula hau erabiliko da: "Oso gutxi" eta "Gutxiegi", 3; "Nahikoa", 5; "Ongi", 6; "Oso ongi", 7,5; eta "Bikain", 9. Titulu edo ziurtagiri akademikotik ezin bada kalifikaziorik atera, probaren kalifikazioa "bost" izanen da.

4. Goi mailako zikloetarako sarrera-probaren erabateko salbuespena.

Goi mailako zikloetarako sarrera-probarako erabateko salbuespena ondoren zehaztutako egoeretako bat egiaztatuz eskatzen ahal da (halaber, probari dagokion kalifikazioa zehazten da egoera horietako):

FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

PROBAKO KALIFIKAZIOA

Lanbide Heziketako Sistemako 3. mailako B gradua izatea.

Gaitasun ziurtagiriaren fotokopia.

Bost.

Goi mailako ziklo bateko lanbide modulu bat baliozkotzea ahalbidetzen duten gaitasun unitateak egiaztatzea (Lanbide Heziketako teknikariaren tituluak ezartzen dituzten errege dekretuetan egiaztatutako gaitasun unitateak lanbide moduluekin duten bat-etortzea, horiek baliozkotze aldera, ezartzen duten eranskinetan ezarritakoaren arabera).

Egiaztapen partzial metagarriaren fotokopia, dagozkion gaitasun unitateak egiaztatzen dituena.

Bost.

Lan esperientziaren edo beste bide batzuen bitartez eskuratutako lanbide gaitasunak aitortzeko aurreikusitako prozeduraren medioz, gutxienez goi mailako prestakuntza ziklo batean barne hartutako gaitasun estandarren %30 egiaztatzea.

Lan esperientziaren edo beste bide batzuen bitartez eskuratutako lanbide gaitasunak aitortzeko aurreikusitako prozeduraren medioz lortutako gaitasun estandarren egiaztagiriaren fotokopia.

Bost.

Lan esperientziaren edo beste bide batzuen bitartez eskuratutako lanbide gaitasunak aitortzeko aurreikusitako prozeduraren medioz, gutxienez goi mailako prestakuntza ziklo batean barne hartutako gaitasun unitateen %30 egiaztatzea.

Lan esperientziaren edo beste bide batzuen bitartez eskuratutako lanbide gaitasunak aitortzeko aurreikusitako prozeduraren medioz erdietsitako gaitasun unitateen egiaztagiriaren fotokopia.

Bost.

Lanbide Heziketako Sistemako 3. mailako C graduko profesionaltasun ziurtagiri bat izatea.

3. mailako profesionaltasun ziurtagiriaren fotokopia.

Profesionaltasun ziurtagiriaren kalifikazioa.

Lanbide Heziketako 3. mailako profesionaltasun ziurtagiri bat izatea.

3. mailako profesionaltasun ziurtagiriaren fotokopia.

Bost.

Goi mailako zikloetara sartzeko berariazko prestakuntza ikastaro bat –uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 109. artikuluan ezarritakoaren arabera antolatua– gainditu izana.

Ikastaroa gainditu izanaren ziurtagiriaren fotokopia.

Goi mailako zikloetara sartzeko berariazko prestakuntza ikastaroaren kalifikazioa.

2. ERANSKINA.–TEKNIKARI LAGUNTZAILEAREN TITULUEN ARLOAK (I. LH)

Salbuespena probako berariazko zatirako

TEKNIKARI/LAGUNTZAILEAREN TITULUEN ARLOAK

PROBA MODALITATE HONETAN SALBUESPENA ESKATZEN AHAL DA BERARIAZKO ZATIRAKO

Administrazioa eta Merkataritza arloa

Gizarte Zientziak

Nekazaritza arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Osasun Zientziak

Arte grafikoak arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Giza Zientziak

Arteak

Automobilgintza arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Eraikuntza eta Obrak arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Elektrizitatea eta Elektronika arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Ostalaritza eta Turismoa arloa

Osasun Zientziak

Gizarte Zientziak

Giza Zientziak

Arteak

Irudia eta Soinua arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Arteak

Zurgintza arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Itsasoko eta Arrantzako arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Metala arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Meatzaritza arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Moda eta Jantzigintza arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Arteak

Ile-apainketa eta Estetika arloa

Osasun Zientziak

Gizarte Zientziak

Larrua arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Arteak

Kimika arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Osasun Zientziak

Osasuna arloa

Osasun Zientziak

Gizarte Zientziak

Ehungintza arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Arteak

Beiragintza eta Zeramika arloa

Zientziak eta Ingeniaritza

Arteak

Arte Aplikatuak eta Lanbide Artistikoak

Arteak

3. ERANSKINA.–LAN ESPERIENTZIA ETA BOLUNTARIOTZAKOA - PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIAK

Salbuespena probaren berariazko zatirako

SALBUESPENA MODALITATEAREN BERARIAZKO ZATIRAKO:

PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIAREN LANBIDE ARLOA.
LAN ESPERIENTZIAREN/BOLUNTARIOTZAREN SEKTORE PROFESIONALA

ZIENTZIAK ETA INGENIARITZA

–Nekazaritza

–Arte Grafikoak

–Eraikuntza eta Obra Zibila

–Elektrizitatea eta Elektronika

–Energia eta Ura

–Fabrikazio Mekanikoa

–Irudia eta Soinua

–Elikagaien Industriak

–Erauzketa Industriak

–Informatika eta Komunikazioak

–Instalazioa eta Mantentze-lanak

–Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxogintza

–Itsasoko eta Arrantzako Jarduerak

–Kimika

–Segurtasuna eta Ingurumena

–Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

–Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak

–Beiragintza eta Zeramika

OSASUN ZIENTZIAK

–Gorputz eta Kirol Jarduerak

–Nekazaritza

–Ostalaritza eta Turismoa

–Irudi Pertsonala

–"Instalazioa eta Mantentze-lanak", baina bakarrik laneko arriskuen prebentzioaren esparruan

–Kimika

–Osasungintza

–Segurtasuna eta Ingurumena

–Zerbitzu Soziokulturalak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

GIZARTE ZIENTZIAK

–Gorputz eta Kirol Jarduerak

–Administrazioa eta Kudeaketa

–Merkataritza eta Marketina

–Ostalaritza eta Turismoa

–Irudi Pertsonala

–"Instalazioa eta Mantentze-lanak", baina bakarrik laneko arriskuen prebentzioaren esparruan

–Informatika eta Komunikazioak

–Osasungintza

–Segurtasuna eta Ingurumena

–Zerbitzu Soziokulturalak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

GIZA ZIENTZIAK

–Gorputz eta Kirol Jarduerak

–Arte grafikoak

–"Instalazioa eta Mantentze-lanak", baina bakarrik laneko arriskuen prebentzioaren esparruan

–Ostalaritza eta Turismoa

–Zerbitzu Soziokulturalak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

ARTEAK

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide arloak

–Arte grafikoak

–Ostalaritza eta Turismoa

–Irudia eta Soinua

–Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

–Beiragintza eta Zeramika

Iragarkiaren kodea: F2416579