251. ALDIZKARIA - 2024ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERA

Deialdia, arkitekto lanpostu bat, lan-kontratudunen araubidekoa, betetzeko, oposizio murriztuaren bidez. Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda, epaimahai kalifikatzailearen osaera, proben eguna, ordua eta lekua

Berako Udaleko alkateak, 2024ko azaroaren 26an, 332/2024 Alkatetza Ebazpena eman du. Hona hemen bere testua:

Berako alkateak, 2024ko abuztuaren 13ko 241. Ebazpenaren bidez, deialdia eta haren oinarriak onetsi zituen oposizio murriztuaren bidez betetzeko arkitekto lanpostu bat, lan-kontratudunen araubidekoa.

Deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 181. zenbakian, 2024ko irailaren 5ean, eta akatsen zuzenketa 2024ko urriaren 4an, 202. zenbakian.

Eskabideak aurkezteko epea igaro denez eta inor baztertu ez denez, bidezkoa da onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onartzea.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onartzea. Zerrenda hori eranskin gisa erantsi da.

2. Epaimahai kalifikatzailearen behin betiko osaera onartzea:

Epaimahaiburua: Aitor Elexpuru Egaña, Berako Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Inés R. Matxiarena Aldalur, Berako Udaleko alkateordea.

1. epaimahaikidea: M. Dolores Oyarzabal Zubieta, Berako Udaleko kontu-hartzailea.

Ordezkoa: Iñigo Urdangarín Zurutuza, Lesakako Udaleko kontu-hartzailea.

2. epaimahaikidea: José Ignacio Arribas Echeveste, arkitektoa.

Ordezkoa: Silvia Barbarin Gómez, arkitektoa.

3. epaimahaikidea: Raúl Iglesias Álvarez, kultura-koordinatzailea, Berako Udaleko langileak ordezkatuz.

Ordezkoa: Mattin Leiza Larralde, udal-agentea, Berako Udaleko langileak ordezkatuz.

4. epaimahaikidea: Miguel J. Belarra Tellechea, Berako Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: M. José Larráyoz Ariztegui, Lesakako Udaleko idazkaria.

3. Adieraztea lehenengo ariketa, teorikoa, egiteko eguna, tokia eta ordua: 2024ko abenduaren 19a, 10:30ean, Berako udaletxean (Herriko Etxeko Plaza, 1).

4. Ebazpen hau epaimahaikideei helaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udaletxeko iragarki-oholean eta egoitza elektronikoan argitaratzeko agintzea, dagozkion ondorioetarako.

5. Horren berri ematea Udalbatzaren Osoko Bilkurari, egiten duen lehenengo ohiko bilkuran.

Beran, 2024ko azaroaren 26an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

ERANSKINA.–IZANGAI ONARTUEN ETA BAZTERTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA

Onartuak:

GONZAGA JESÚS ARISTONDO CARTAGENA

(euskara-maila egiaztatua).

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: L2417190