1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
468E/2024 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ukatzen baita Tuterako udal mugartean hondakinak tratatzeko zentro bat eta hondakin ez-arriskutsuen hondakindegi bat hartzen dituen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Instalazioaren titularra Erriberako Mankomunitatea da.
Instalazio horrek badu ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak abenduaren 13ko 2549/2007 Ebazpenaren bidez emana, gero Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren irailaren 23ko 73E/2015 Ebazpenaren bidez eguneratua.
2022ko urtarrilaren 17an, titularrak eskatu zuen bere ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak aldatzeko, zehazki, ingurumen baimen integratuaren III. eranskinean, hondakindegian uzteko kudeatzen diren hondakinen zerrendan, beste hondakin mota bat sartzeko, 070212 EHZ kodea duena (efluenteak in situ tratatzean sorturiko lohiak, 070211* EHZ kodean –sulfato sodiko kristalizatua– zehazten direnak ez bezalakoak).
2022ko urriaren 5ean, titularrak eskatu zuen ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak aldatzeko; zehazki, ingurumen baimen integratuaren III. eranskinean, kudeatzen diren hondakinen zerrendan, beste zenbait hondakin mota sartzeko, zentroan hondakin horiek kudeatzeko eskaria dagoela-eta. Eskatutako hondakinen artean 070212 EHZ kodea duena zegoen, lehenago ere eskatua.
2022ko urriaren 5eko eskaera Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 21eko 283E/2023 Ebazpenaren bidez ebatzi zen. Ebazpen horretan ukatu egin zen 070212 EHZ kodea duen hondakina (efluenteak in situ tratatzean sorturiko lohiak, 070211* EHZ kodean –sulfato sodiko kristalizatua– zehazten direnak ez bezalakoak) hondakindegian onartzea, haren oinarrizko karakterizazioa egin ondoren egiaztatu baitzen lixibiatuek ez zituztela betetzen onargarritasun irizpideak, zehaztuta daudenak uztailaren 7ko 646/2020 Errege Dekretuan (hondakinak hondakindegira eramanez ezabatzea arautzen duena).
Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak, aurkeztutako eskaera aztertuta, ondorioztatu du ez dela onargarria; izan ere, eskatzen dena ez dator bat instalazioak ingurumen aldetik eduki beharreko funtzionamendu egokiarekin eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin.
Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehendabizikoa.–Ukatzea Tuterako udal mugartean hondakinak tratatzeko zentro bat eta hondakin ez-arriskutsuen hondakindegi bat hartzen dituen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Instalazioaren titularra Erriberako Mankomunitatea da.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.
Laugarrena.–Ebazpen hau igortzea Erriberako Mankomunitatera eta Tuterako Udalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko azaroaren 6an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.
Iragarkiaren kodea: F2416327